Mailstrom

10 

Malstrom taldearen musikak kontzienteki saihesten du ezaugarritze zorrotza
–hori ere jazzaren ohiko bereizgarria da– baina bere formatu espontaneo eta
inprobisatuak kitzikagarri bihurtzen du, hasieratik bukaeraraino. Bere pultsua
naturala eta oinarrizkoa da, baina inoiz ez hutsala: ez dago lekurik
pastixeentzat edo funtsik gabeko dibagazioentzat, nahiz eta umore-ukitu oso
osasungarriek zapore gehiago ematen dioten berez indargarria den gisatuari.
Gainerakoan, hemen ez dago lidergorik, ez bere kabuz ihes egiterik: elkarrekin
jotzen dute eta elkarrekin daudenean jotzen dute.

            Hirukote horren kideek
unibertsitate-garaian ezagutu zuten elkar, orain dela ez hainbeste, eta 2014tik
hona hiru disko argitaratu dituzte. Hiru
horietatik azkena Alemaniako jazz berrieneko balio handienetako batekin batera
egin dute: Florian Weber pianistarekin. Eta guztiak nahi bezala aurrera egiten
badu, ez litzateke batere harrigarria izango taldeak laster beste lehiaketa
batzuk irabaztea, eta gainera, Kontinente Zahar osoko programa prestigiotsuetan
ospetsuen alboan toki nabarmenean agertzea. Zalantzarik gabe, merezi dute,
beren proposamenak, irabazleen musikak bezala, indar eta intentsitate osoa
baititu, aurreiritzirik gabe.

Disko mota: CD
Argitaratze data: 2017/12/15
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com