Letrak
KARIDADEKO BENTA
Haize hegoa gau epela
Ilargiaren argi
Mutxurdinak leihoetan
Teilatuan katu bi
Bidertzian zenbait kanta
Gauerdiz ardoari
Hargaineko sorgin zaharra
Keinuka ilargiari
Gaueko piztiarentzat
Ez da eguzkirik
Karidadeko bentako
Argia du pizturik
Sei gizon mahaiaren bueltan
Ari dira ari
Mutxurdinak desiotan
Pello Errotariri
Mila urteko sasiak
Dena estalirik
Non dago mundua galdua
Airean ez badabil.
Guk kunlituko diogu
Pozik gogo hori
Zeruan gertatu dedin
Pello Errotari
Haize hegoa gau epela…
Hitzak: Jon Maia
PARISEKO POSTALA
Elurra ri duen
Herri txiki batetan
Mundua urdina da
Umeen begietan
Laranja bat bezala,
Urdina da benetan…
Postal bat jaso nuen
Paristik atzo bertan.
Eta zazpi negutan itxaron arren
Gure leiho ertzetik
Ez da ikusten Paris
Ez da itzuli berriz
Paristik jaso dudan
Postal txiki batetan
La terre est blue
Comme une…
Orange jartzen du bertan
Baina ni bizi naizen
Herri arrotz honetan
Elurra urtutzen da
Umeen begietan.
Maintenant tu ne pas la
Je perdu la raison
Et ma vie c?est terrible
Dans cette vielle maison
Mon coeur est réfugie
Paris cest me prision
Merci de moi chanson.
Zure bila irten naiz
Hamar mila aldiz
Ikusi nahi zintudan
Aspaldiko begiz
Ta begiratu arren
Hara behin ta berriz
Gure leiho ertzetik
Ez da ikusten Paris.
ALGORRI, ITSASOKO DAMA
Neguko goiz bat
Zuri laztana,
Arrosa beltza zera Algorri
Itsasoko dama,
Zure barreneko izaki danak
Desesperantzan
Itoko al ziren?
Mendetako haitz,
Harrizko bihotz
Txori beltzak hegan zeruan,
Airean hilotz,
Zure altzoan
Triste sentitzen naiz
Entzuten dizut
Nunca mais, nunca mais…
ASKIZUKO REMEDIOS AMAYANEKUA
Askizuko Remedios Amayanekua
Kantu batek urrundik ekarritakua,
Orruako aldapa haundia da baina…
Oinutsik ibiltzeko bai larre bikaina!
Behin baten agertu zen Eurovisionen
Orain flamenkuaren erregina omen,
Askizuko Remedios Amayanekua
Orruan sortua da zure flamenkua!
Zure ontzi galdua aurkitu zenuen
Olatu handi batek ekarriko zuen
Orruako haitzetan olatuak brausta
Zure kantuak hango zipristinak dauzka…
Aita San Antonio
Urkiolakua
Kitanatxo batekin
enamoratua…
Jaunak barka ditzala,
Gure pekatuak…
EHUN ALDIZ AGUR
Ehun aldiz agur
Esaten denean,
Dorre bat jauzten da
Etorkizunean.
Gure mundua den
Ontzi galduaren,
Hondoko penaren
Hiriren batetan.
Ehun aldiz agur
Esan ez banizun ez nizun ezer esan
Ta ehun aldiz ehun
Ez naiz sekula joan izan…
Horregatik agur
Esan banizun ez nizun ezer esan
Inor ez dago ziur
Edo ez du nahi ziur izan…
Arima galdu zait
Gogorik ez daukat…
Ez dut ezer salbu
Txiskero alu bat!
Odol tanta bat naiz,
Zapi zuri baten
Zuen malkoei
Gezurrak esaten.
Mikrofono aurrean
Haragi puska bat
Euliz inguratua
Amets egin dut bart.
Saioak badoazti
Saioen ondotik
Ametsak galdu dira
Gelako leihotik.
Ehun aldiz agur…
TXAKUR TXIKI GORRITXO BAT
Txakur txiki gorritxo bat
Faltatu zait neri
Arras galdua da eta
Ez da inoiz ageri
Ez diot maldiziorik
Bota nahi inori
Hartaz baliatzen dena
Ongi bizi bedi.
Manterola errotari
Gizon abila da
Nire txakur txiki hori
Hark berak hila da
Axeria duela
Hor ibilia da
Zerbait bildu nahaia badu
Hark familiara.
Aiako herri noblea
Pasatu orduko
Guztioak eman ezkero
Franko du bilduko
Gaztain eta arraultza
Txanpon eta kuarto
Aurtengo bastimentua
Badaukala zierto.
Nire txakur txiki leihal
Salati klarua
Axeri kolorekoa
Ilajez arrua
Harekin ibili danak
Ona du garbua
Itsu aurreko balebil
A ze pajarua.
PARTIADA TRISTEA TERNUARAT
Txuri garbi zeru gaina
Itsasoak eder maina
Haize ona belaraco
Denbora ona partitçeco.
Adi nire haur çumeac
Seme alaba maiteac
Galtçen baduçue aita
Ama alarguna maita.
Bide luçe Ternuarat
Itsasoa zabal harat
Zubiric eç pasatçeco
Marinelen salbatçeco.
Elementac badarontsa
Itsasoac habarrotsa
Haiçe tenpesta bera da
Itsasoac mascarada.
Furacanaren furia
Infernuco irudia
Satan beltçak darabila
Ontzien galtçen dabila.
Urac non bermaricez du
Ez haizeac nondic lotu
Untçiac eç çimenduric
Han eç da salbamenduric.
Untçi batzuk salbaturic
Itsasoa pasaturic
Arribatu Ternuarat
Behar duten portutarat.
Ternua da mortu hotça
Eremu triste arrotça
Laboratçen eç den lurra
Neguan beti elurra.
Han oihan sasi mendiac
Larreac eta mendiac
Harri arroca gogorrac
Lur agor eta idorrac.
Han otsoak eta hartçzak
Basoco bestia gaitçac
Animalien herria
Desertu içugarria.
Hitzak: herrikoia
BEZALA, NAZALA
Negar egingo dudan
Gaua guztietan
Eramango ditudan
Begi bustietan
Berriz jaio nahi duen
Umea bezala
Loak barreneraino
Eraman nazala.
Iritsiko ez diren
Egunsentien zai
Ilunabar honetan
Bizi nahi dut lasai
Ikusi nahi ez duen
Itsua bezala
Gauak bere besotan
Babestu nazala.
Ukituko ez nauten
Eskuen aurrean
Gozo urtu nadila
Nire bakarrean
Loratu nahi ez duen
Zuhaitza bezala
Haizeak etengabe
Biluztu nazala.
Noizbait egingo banu
Gogoaren aurka
Horren errua nire
Buruak ez dauka
Inoiz jakingo ez den
Egia bezala
Soilik maite nauenak
Gozatu nazala.
Hitzak: Jon Maia
ALA PORAI!
Soineko gorri hura
Maletan sartua
Oihu bat egin nuen:
Madarikatua!
Kotxia hartu nuen
Saka eta sua
Orain deabruari
Eskatu ba, eskatu ba
Eskatu muxuak.
Hitzak: Jon Maia
JOXE AZAROLA
Joxe Azarola da
Hau nire grazia
Gipuzkoako Zumaian
Jaio ta hazia
Amerikara joana.
Fortunaren bila
Atzian itsasua
Ta gerra zibila.
Mexikon ibilita
Gero New Yorkera
Ezin geldirik egon
Biziko bagera.
Ikusi izan arren
Txuriak eta beltzak
Ez dago mugarikan
Pianuarentzat.
Ezagutzen al dezu
New Yorkeko Brodway?
Han eseri zen eta
Famatua ere bai.
Han eskatzen zioten
Sam-i bezalaxe
"Onena hi haiz eta
jo zak berriz, Joxe!"
Hitzak: Jon Maia
TXIRRITA
Errespetatu beharko degu
Maisu honen hitzaldia
Agintari bat etorri zaigu
Leuna eta garbia.
Hitzak: herrikoia