Jon Piris / Hasier Oleaga / Julen Izarra
Trizasek, hasieran Pirisek bultzatutakoa izan bazen ere, taldekideek idatzitako musika jotzeko topagunea izan nahi du, jatorrian hitzik gabeko esparru instrumentalean, geroan akaso beste diziplina batzuekin uztartuta ere. Hortaz, Pirisek eta Oleagak sortutako piezak biltzen ditu Fredi Pelaezekin Pottoko estudioan grabaturiko estreinako disko honek. Konposizioak abiapuntua baino ez dira, behin taldera ekarrita kantak inprobisazioaren bide ezezagunetatik ibiltzen direlako. Badira tartean bertsio batzuk, Ennio Morriconeren “Here’s to you” eta “Birjiña maite” doinu tradizionala esate baterako, iraganean modu batera edo bestera oihartzuna izan duten soinuen inguruan bide berriak arakatzeko asmoarekin egindakoak.
Agian hauek ere gustatuko zaizkizu ...
-
Oraindik ametsetan
Victor de Diego
CD
10 € -
Onena heltzear dago
Nevermind 3
2016ko AbenduaCD
10 € -
Cantus Caterva II
Hasier Oleaga
2014ko EkainaCD
10 € -
Cantus Caterva
Hasier Oleaga
2012ko UztailaCD
10 € -
Nevermind People
Nevermind 3
2010ko EkainaCD
10 € -
Lomas
Alejandro Di Costanzo trío
2010ko MartxoaCD
10 €