It's Fiesta Time
Disko hau taldeak nola Europa osoko musika areto eta jaialdietan hala Mexiko eta Estatu Batuetakoetan, Charlie Musselwhite, Aron Burton eta beste musikari handi batzuekin batean bizitako ezin konta ahala esperientziaren emaitza da.
Taldearen kultura izaera anitzak zuzeneko eragina izan du grabazio honetan, taldearen oinarrian Marcos Coll aho-soinu jotzaile eta Adrian Costa ahots eta gitarra jotzaile galiziarrak, Javier Vacas gitarra jotzaile madrildarra, Cristian Rannemberg piano jotzaile alemaniarra eta bateria eta baxu jotzaile Carlos Delalane mozanbikearra baitaude.
Ugariak eta anitzak izan dira kolaborazioak, Gary Wigginsen saxoa, Dwayne Verheydenen esku-soinua..., Antonio Paxen bateria eta La Cabra Mecánica taldeko Miguel Angel Hernando “Lichis” deituaren ahotsa, besteak beste.
Abestien letrak ingelesez, spanglishez eta gaztelaniaz idatzita daude, bidaia, leku, hizkuntza eta kulturen nahasketaren isla, eta generoetan blues, rock and roll, boogie, rithmandblues, soul, funk & latin grooves bezalakoak hautematen ditugu.
Artista bereko diskoak
-
Funky tortillas
2009ko AbenduaCD
10 € -
Hot Tin Roof
2006ko UrriaCD
10 € -
Live in Berlin
CD
Agortuta -
Home Made Blues
CD
Agortuta
Agian hauek ere gustatuko zaizkizu ...
-
Alex Caporuscio
Alex Caporuscio
2010ko MaiatzaCD
10 € -
Barrence Whitfield eta Petti & the Bloodyhotsak
Petti
2009ko AbenduaCD
Agortuta