Hemen zaude: Hasiera Denda II

II

2016ko Apirila
CD
10

 

Kantabriatik iristen da The Long Johns Band taldearen bigarren lana. Blues rock hirukote sendo hau Dari Kingek (ahotsa eta gitarra), Oscar García del Pomarrek  eta Andoni Elgorriagak (bateria eta ahotsak) osatuta dago.

J.J. Caleri keinu txiki bat egiten dio diskoari sarrera egiten dion "Brotes verdes" gai bizi-biziak eta "Cayetana" gaiak, zeina Manuel Velascoren aho-soinuarekin aberastuta dagoen shufflearen modura, jazzak eta instrumentuek berezkoago duten esparruetara iristeko "El hábito no hace al monje" gaiaren bidez. Omenaldia egiten diote Junior Wellsi "Adonis" gaiaren bidez, "Snatchit back and Holdit" klasikoaren moldaera, gaztelaniaz, "Black Spain" eta "De lo malo a lo peor" gaiei ekin baino lehen. Atzera berriz bluesera "Desencuentro marital" gaiarekin, Velasco berriz ere aho-soinulari eta Chema Palenzuela teklatuetan. Ondoren dator "I gothe blues" gaia, zeinetan oinarri erritmikoak berriro asmatzen duen blues musikaren klasiko hori reggae ukituekin. "Perra es la noche" eta "Bloody Mary" gaietan nabarmendu egiten da blues rocka, baita lan honetan zehar  istorioak oso letra bereziekin azaltzeko modu bitxia ere, guztiek bandari halako benetakotasuna ematen diotelarik. Coltraineren "Equinox" gaiak –berriro ere murgiltzen dira jazzaren esparruan Palenzuelaren pianoak eta Velascoren aho-soinuak lagundurik– eta "Cuota de leche" gaiak –segur asko diskoko gairik rockeroena– ematen diote amaiera diskoari, bandak berezko duen literatura-arrastoa sakon marraztuta utzirik.