Iruzkina
Abesti multzo batez haratago, Harresilandak trama zirkular eta agortezin bat ixten du bere baitan. Apurtutako ispiluaren hamahiru piezek beste hainbeste begiratu islatzen dituzte. Xumetasunez baina bizitasun osoz, abesti bakoitzak emozio konplexu bat adierazteaz gainera, erretratu handiago baten ingurua osatzen du. Testuek ematen dituzte albumaren barruan, azken ondorioetaraino labirinto baten itxura duen albumaren barruan, aurrera egiteko argibideak. Keinu eta hitz zehatzak bildu zaleek abiapuntua ezin hobe ikusteko saria jasoko dute: hasierako koadro abstraktua, oraingo norberaren erretratu oldarkorra. Planes de fuga (2001) eta Deriva (Donostia, 1999) lanen ondorenean, berriro ere proposatzen du lan bikain bat, denboran luzaroan iraun dezakeena.
Gizatiarregiak; ezpuruegiak
Harresilanda lehenengoz entzun nuenean, egiazki txundituta geratu nintzen. Iñaki de Lucasen grabazio-etxean egindako jai batean izan zen. Ardoa, oparo, eta masterizatu berriko abestiak, bolumen osoz.
Lanari tristezia mugagabea darion arren, han denak euforiko zeudela ematen zuen. Gogoan dut nola ihes egiteko puntuan eta kanten entzutea gerorako uzteko zorian egon nintzela, lan gizatiarregiei eta ezpuruegiei aurre egiteak eragiten duen egonezinari jarraiki. Oraingoan Rafa Berriok dei egin dit albumaren promozio-orria idatz dezadan, eta lan hori ez zait batere nekeza, albuma gutxi gora-behera berrogeita hamar aldiz entzun dudalako eta zalantzarik gabe diskoaren mamian ondo murgilduta nagoelako. Izan ere, egileak harridura aurpegia jar diezadakeen arren, diskoak badu sekretu bat. Nik baino lehen, saioetan jo zuten musikariek hauteman zuten, eta are lehenago Jordi Rue kazetariak, CDaren pdf artxiboan jasotako letra txikiaren egileak. Rafak ezeztatu egiten du, eta egilearen iritzia beti ere azalekoena dela dio... baina niri ez dit ziria sartuko ..., hemen abesti bakoitza ukitzen duen argumentu-sare komun bat dago. Bistan da fou-maitasun istorio bat dena, maite dutena gorroto duten eta hain zorigaiztoko sentiarazten dietena maite duten maitale eroen istorioa. Azken batean, oso kontu arrunta. Eta hau guztia Hiriaren eszenatokian. Estutzen duten kaleak, baina lagunak sasoi betean eta horditurik igarotzen ikusten dituztenak; goibeltasuna baina baita bizinahia ere. Pertsonaia bi daude eta kontalari bat; izan ere, ahantzi egin zait esatea ia gai guztiak bigarren pertsonan idatziak daudela, eta dudarik ez dut egiten egileak argumentuaren ildoa berariaz eta maltzurki nahasi nahi izan duela entzulearen adimenaren esku uzteko.
Argituko dut kontu hori: **La piel a tiras, Melancolía, Algo delicado y difícil eta Harresilanda* kantuek beste emakumeak dituzte hizpide. Hain zuzen ere alboan ez dituzunak. Beste leku batean/zeu ez zauden lekuan* gertatzen den maitasun istorioa. Maite den emakumeaz aparteko harreman ez zilegiak agian... Oker ez banago, barra-amerikarraren antzeko zerbait igartzen da batez ere lehenengo piezan.
Eta jarraitzen dut: Bronca; Yo te sufro; Duele; Realidad eta ziklikoki aurkezten den **Lo que trae el río** gaietan dramak bere bidea egiten du: ezinezkoa da maitasuna erakarri eta baztertze izaerako eskizofrenia horretatik at garatzea. Eta ohar zaitezte nola Bronca gaian hitza hartu eta lehenengo aldiz hitz egiten duen neskak!... Apurtutako ispiluaren piezak osatzen hasten dira...
Bukatzeko, **Corazón al revés, No sólo de amor eta agian Invisible** abestiak hiriko eszenategian kokatzen dira, asetasunik nekez lortzen den eta zentzurik gabeko poztasun aluzinagarria gertatzen den aldean. Hau da, Hirian, “bizirauteko” aukerarik ematen ez duen Hirian (Aipamen berezia merezi du En sueños gaiak, nire ustez hilobiaz gaindi egindako erregu ederra baita). Hau guztia ulertuta, erraz asmatzen da tituluaren zergatia (“Hitz polit bat besterik ez da” erantzun zidan Berriok aingeru baten aurpegiarekin gezurra esanez). Bada ez. Egilearen aurreko albumaren (Planes de fuga) jarraipen naturala da ironiaz beteriko Harresilanda hau, harresiz kanpokoa esan nahi duena, eta halatan, gizonen eta emakumeen arteko eta albumari izena ematen dion abestiak aipatzen duen “ametsetako ibiltarien” eta setiatutako hiriaren arteko harremanei buruzko “hesiaren” ideia zentzuz betetzen da –bestalde, ezin hobe islatu du hori guztia Cheli Lanzagortak nola azalean hala triptikoan–.
Parentesia: ilustrazio hauek gaitzat harturik, uste dut aurkitu dudala euren jatorria (!). Seguru asko **Amor a Traición** gai hartan dute jatorria, eta buruz diot:
Mi alma es un laberinto
Con un dragón rabioso en el centro.
Mi corazón ya es distinto:
¡Qué silencio y qué calma adentro!
Kontu gehiegiren berri eman dudala? Ez uste. 51. entzunaldian ere beste hainbeste gauza deskubrituko dudala uste dut, ugari baitira xehetasunak, konplexuak, eta testuak ere ez dira azalekoak... Beldurgarria, honek ... Buruhauste bat ematen du! (Orain testuetan “Haiek”, emakumezkoak, zenbat aldiz errepikatzen den kontatu behar dut). Harremanetan jarraitzen dugu bere web orrian: rafaberrio.com.
Koan Amiama. Zumarraga, 2005eko otsaila