Hamar urte geroago
Miguel Salvadorrek mendiei eskaini die disko hau, haien edertasun mugaezin eta lasaiari eta haien arrokek izkutatzen duten milurteko jakinduriari. Altxor errepikaezin, pertsonal eta bakana igoera eta pasio bakoitzean eta beti eskuragarri, eskaini nahi diogun ahalegin eta denboraren truke, besterik gabe. Inoiz asetzen ez gaituzten berritasun itxuroso eta azkarren artean alde egiten digun denbora preziatu hori hain zuzen ere. Zalantzarik gabe, mendien antzekoa da Miguel Salvadorren musikaren portaera, egunero zeruertzean ikusten dugun eta dagoeneko gure atentzioa deitzen ez duen mendi eder bat bezalaxe, hara azkeneko aldiz noiz igo ginen ezin gogoraturik. Hain hurbil eta aldi berean beti hain urrun. Bere gitarraren ferekak hari musikalean mila aldiz entzun dugun doinu atsegin baten moduan aldegingo digu behar duen arreta eskaintzen ez badiogu. Mendiaren saria igoera bakoitz eta guzietan lortzen da eta beti da ezberdina eta bizigarria. Halakoa da Miguelen musikak jazz, swing, bossa baita bolerozko arpegioen atzean izkutatzen duen saria eta “Hamar urte geroago” izeneko bere laugarren disko honek (estreinakoa Project, “viaje a Etreum” eta “Código”-en ondoren) hain dotorezia handiz biltzen diguna. Kasu honetan gainera, Jonathan Hurtado (piano), Marcelo Escrich (kontrabaxu) eta Gorka Iraundegi (bateria) moduko kide fin eta apartak dituela.
Artista bereko diskoak
-
Código
2015ko MaiatzaCD
10 € -
Viaje a Etreum
2011ko AbuztuaCD
10 € -
MIGUEL SALVADOR PROJECT
2009ko EkainaCD
10 €
Agian hauek ere gustatuko zaizkizu ...
-
Código
Miguel Salvador Project
2015ko MaiatzaCD
10 € -
Viaje a Etreum
Miguel Salvador Project
2011ko AbuztuaCD
10 € -
MIGUEL SALVADOR PROJECT
Miguel Salvador Project
2009ko EkainaCD
10 €