Hemen zaude: Hasiera Denda Guillem Plana, Aleix Forts, David Viñolas

Guillem Plana, Aleix Forts, David Viñolas

2021ko Iraila
CD
10

 

Funtsean, Nucli Trio, Guillem Plana gitarra lanean, Aleix Forts kontrabaxuan eta David Viñolas baterian osatzen duten jazz guitar hirukote klasiko bat da. Klasikoa, bere burua aurkezteko garaian eta bere janzkeran; jostalaria, freskoa eta guztiz garaikidea bere barne beroan, ordea. Baita Vic-eko Jazz Cava aretoan hilabetero ematen dituzten zuzeneko saioetan ere, non inguruko artista bat gonbidatzen duten aldioro eta arreta osoz aukera bakoitzerako espreski atondutako errepertorioa prestatzen duten. Haietan Raynald Colom, Edna Sey, Adrià Plana, Alba Careta, Eloi Escudé edo Marta Roma bezalako artistekin ideia, soinu eta bizipenak partekatu ahal izaten dituzte.

 

Nucli Trio, David, Aleix eta Guillem-en zuhaitz oparo amaiezin horren adar berri bat da, eta kasu honetan talde integral moduan aurkeztu da, inongo jerarkia edo protagonismorik gabe eta erabateko sinkronian. Gaur arte gidari izan duten estilo kartsu eta kutsagarri horri eutsiz, aire ufada berri hau urte pare bateko bira eta kontzertuen bueltan iritsi da. Une horretan taldeak bertan jo izan dituzten doinuak grabatuak izateko heldutasuna ba zutela erabaki eta ohitura zaharrak agintzen duen modura saio bakar batetan grabatu zituzten den denak, zuzenekoen berotasun sentsuala ezin hobeto harrapatuz. Grabaketa taldearen jatorrizko doinuez eta bere artista kuttunen (Sam Rivers, Marco Mezquida, Carla Bley)  bertsio pare batez dago osatuta.

Omenaldia, jokoa eta zentzuen gozamen osoa.



Agian hauek ere gustatuko zaizkizu ...