Getxo Jazz 2013
GETXOJAZZ jaialdiak urtero oroitzapen handiak uzten dizkigu taldekako lehiaketarekin, non, jazz europarrean etorkizun oparoa duten gazteek beren proiektuak aurkezten dituzten. 2013ko edizioak amaiera benetan lehiatua izan zuen proiektu desberdinak zituzten bi talde poloniarren artean. Epaimahaiak Bartosz Pernal/Michal Szkil Quintet taldea saritu nahi izan zuen jazzari buruz duten ideia-motagatik, zeina, gazte askok ahaztua duten. Talde honek jazzaren historia eta bere sortzaile handien jaraunspena barneratzen jakin du. Katowice-ren unibertsoak, hortik datoz talde honetako kideak, bere ikasleei agerikoa den beharrezko teknikaz gain jazzaren filosofia jakin bat irakasten jakin du, bere oinarrizko esentzia errespetatuz. Bartosz Pernal-en konposizioek (tronboia) ildo horri jarraitzen diote. Erritmika serioan oinarrituz, bakarlariek bide bat landu dute, non, beren soloak ehundu dituzten eta beren espazio propioa sortu duten. Biraz bira, bi liderrek, hots, Michal Szkil-ek (pianoa) eta Bartosz Pernal-ek (tronboia), Maurycy Wójcinski (tronpeta) ahaztu gabe, beren arrankeekin gozarazten digute. Beraien musika tradizioan eta jazz, swing unibertsoan eta musika-adierazpen honen barneko groove propioaren bilaketan kokatzen da. Taldearen kemena musikari bakoitzaren nortasunaren emaitza da. Boskoteak Coltrane-n “Naima” eta Kenny Wheeler-en “Everybody’s song but my own” birbisitatzen ditu, espiritua batere aldatu gabe, bere osotasunean bereganatzeko. Izenbururik ezagunenak berreskuratzea zorretan zaudela sentitzen duzun maisuei omenaldia egiteko modu bat da, baina, baita, jatorrizko obrekin alderatzeko bide emateko modu ausarta ere. Beste behin ere, Getxoko publiko leialak kalitatezko lehiaketa batean egoteko eta esperientziaz edertzen joan behar duen bizitasunez betetako irabazle baten interpretazioaz gozatzeko aukera izan du eta horrek itxaropen izpi bat ematen digu.