Hemen zaude: Hasiera Denda Gero Gerokoak

Gero Gerokoak

2022ko Iraila
CD
10

Lagunartean sentitu nahi dugu berriz eta intentzio berarekin elkartu ziren Xahu taldeko lau musikariak Musikenen 2018an, eta kidetasun giro bera da taldeak egun gidatzen dituena. Abesti propioak edota klasikoen moldaketak direla, The Jazz Messengers edo Brian Blade & The Fellowship moduko taldeen ildotik, be-bop, hard-bop eta orohar jazz puruko errepertorio bikaina pilatzen joan dira hiru urte hauetan. 2021ko apirilean 11 abesti aukeratu eta eskuartean duzun “Gero Gerokoak” diskoa grabatzeari ekin zioten, taldearen estreinaldia eta luze izatea espero dugun ibilbide baten hasiera. 

Laukotea hurrengo musikariek osatzen dute: Josu Salegi saxofoi jole debatarra; 2016an Musikenen goi mailako ikasketak bukatu ondoren talde ugaritako kide izan da; Half Quartet Plus Two, Lau Quartet, Ludovico y los Acéfalos, Soul Messengers, Xahu edo Víctor Antón Group besteak beste; Mikel Nuñez durangarra pianoan; partehartutako grabaketa amaigabe baten jabe, egun irakasle izateaz gain Mississippi Queen, Xahu, Josu Bergara, Bilbao Lindy band, ... bezalako taldeen partaide da. Jon Ander Amigo dugu baxu elektrikoan, Bilboko eszenako ohiko musikaria eta Musikenen eta Nafarroako CSMN artean ikasitakoa, musikari polifazetiko hau mota guztietako grabazio eta proiektutan aritu izan da, Charlie Don’t Jazz, Mr. Bop Trio, FD Funk, Jazz Morning Duo, the Asymphtomatics, Xahu, A2 Jazz Quartet haien artean. Unai Olabarri Varela bateriak osatzen du taldea, 2018an Groningen-eko Prins Claus Conservatorium-eko jazz interpretazio alorrean eta New York-en Queens College-ko Aaron Copland School of Music-ean bi masterren jabe da bilbotar musikari bikain hau. Deborah Carter, Dave Glasser edota Andrzej Olejniczak moduko artisten ondoan aritzeaz gain Swingpapers, Half Quartet Plus Two eta Kass & The Gingerbread Boys taldeen partaide da ere.

 



Agian hauek ere gustatuko zaizkizu ...