Hemen zaude: Hasiera Denda From the men we are

From the men we are

2016ko Maiatza
CD
10

Musikaren eta poesiaren arteko dualtasuna da “From the men we are”. Ankerkeriaz eta dotoretasunez, amorruz eta xamurtasunez, maneatutako musika-oinordekotzaren eta Adolfo Gustavo Pérez González poeta asturiarraren bizitzaren ibilbidearen arteko paralelismoen bilduma. Bidaia bat egilearen bizitzan eta obran barrena, haren nekazari jatorritik eta landa eremuko jaiotzatik abiaturik, "Hope of July" gaiak, funk eta gospel ukituekin, poetaren eta bluesmen zaharren jatorrien arteko antzekotasuna uzten du agerian.  "Celtic Spells" oldartsuan egilearen bertsoak baliatzen dira, mundu zeltak Asturiasko tradizioan utzi duen herentziari egiten dio so; jarraian Antonio Machín ekartzen digu gogora "Little Black Angels" gaiak, arrazakeriaren aurkako arrazoibide malenkoniatsua, poetaren bizitzan eta haren nerabezaroan Espainiako Gerra Zibilean zehar  bizi izandakoei halako gainbegiratua ematen diena. "Not a Nob" gaiak, berriz, gerra osteko garaia deskribatzen digu slide gitarra lagun, soilik Rock talde handiek  ongi menderatzen dituzten dinamika eta garapen ezin zainduagoekin. Soulak bere agerraldia egiten du "Growing to your chest" gai dantzagarrian eta jostagarrian; egilearen lehenengo maiteari egiten zaion omenaldia da, egilearen testuetan oinarritua da, eta taldeak agerian uzten du estilo desberdinetara moldatzeko duen trebetasun handia.

 

 

Growin´To Your Chest


Artista bereko diskoak


Agian hauek ere gustatuko zaizkizu ...