Four Birds
"Four Birds". Jatorrizko hamaika konposizio zoragarri dira, hamabi konpasetako Blues zorrotzenetik nabarmen urruntzen gaituztenak, eta une oro presente egoteari utzi gabe, askoz ere lan helduago eta originalago batera eramaten gaituztenak, folk, country eta gainerako betiko musika ukituez eta zaporeez beterik, betiere lanean eta zirkuituan barrena urte asko daramatzan banda eskarmentudunaren ukitu pertsonalarekin, eskatutako kontzeptua ezin hobe ezagutzeaz gain, ezin egokiago erabiltzen baititu emaitza bikaina lortzeko ezinbestekoak diren joko estilistiko guztiak. Disko hau Audiofeeling estudioetan grabatu da Diego Gracia soinu ingeniariaren zuzendaritzapean, eta ekoizpena bandaren kontura egin da; gainera, taldekideek sinatuak dira ia gai guztiak.
"Four Birds" une oro dabil akustikoaren eta elektrikoaren artean, taldearen zuzeneko emanaldietan sarri erabilitako bi kontzeptu maisuki txandakatuz. Hasi "What else" amerikar folkaren ukitu agerikoak dituen landa eremuko gai zoragarritik, igaro aldi berean elektrikoa eta bluesya den "Trouble" gaitik, eta amaitu jazza eta bluesa hein berean biltzen dituen “She never says she loves me” gaian. "Miss Mean" gaian, bandak goia jotzen du konposizioaren alorrean, eta pieza country folkaren esparruan murgiltzen da erabat, sentimendu osoz, disko honetan aurki ditzakegun harribitxietako bat bihurtuz. "Fish in a bucket" blues elektrikoko riff ikusgarrian oinarritzen da, Pepe Vazquezen bakarkako gitarra pasarte sutsua da, une batzuetan ia funk bihurtzen den tentsio erritmiko ezin biziagora iritsi ondoren berriz ere "Romantic Films" eta "Things that really Count" gai zoragarrien soinu akustikora itzultzeko. "Four Birds" autobiografikoan banda itzuli egiten da Blues bizienaren jatorrietara “Driving down the hole” piezara iritsi eta “Wayfaring Stranger” piezarekin (taldeak konposatua ez den gai bakarra) eta "Looking for a Gig" country bluesarekin amaitzeko.
Leku perfektua, Bluesatik abiatzen diren eta amerikar musikaren beste tradizio asko esploratzen dituzten sustrai musikalak biltzen diren bidegurutzea. "Four Birds" izeneko lana, funtsean eta forman Blues Whale izeneko bandaren berezko nortasunaren emaitza.