For Dancers Only
Oroigarriz eta oihartzunez hornitutako diskoa dugu For Dancers Only: Curtis Mayfield, Marvin Gaye edo The Jb´s, Grant Green, Lou Donaldson edo Lonnie Smith atzeman genitzake. Perfekzio handiz diseinaturiko diskoa dugu inondik ere, groove egokiarekin eta Bilboko banda honek bere ibilbide luzean hartutako jakinduriarekin osatua. Jatorri afroamerikarreko soinu mordoa egokitu digu hain berea duen kontzeptura, gure garaiari dagokion ikuspuntua galdu gabe. Esan liteke For Dancers Only The Cherry Boppers lagunek duten eskarmentu handiaren froga dugula, eta muzinik onartzen ez duen dantzarako gomita.
Entzun: Tout va bien
Agian hauek ere gustatuko zaizkizu ...
-
Txertaketa
Broken Brothers Brass Band
2018ko ApirilaCD
10 €