Hemen zaude: Hasiera Denda Espilue Letrak

Letrak

hau ez da amodiozko kanta


hau ez da amodiozko kanta
kitarrak sortutako melodia
sasilorez jantzitako olerkia

hau ez da maitasun kanta
odeia hori omen da pasioa
antzokiaren lehenbiziko funtzioa

hartzazu, hartzazu maitia
sentitu gabe emandako musua
inoiz oparitu ez nizun laztana

doazen, doazen penak zerura
behar duten tokira
doazen, sinestunen lekura
gugandik urrutira

hau ez da amodiozko kanta
taupada azkarren zorabioa
nahia, desira, mina eta gogoa

hau da, hau da nire herria
gorria, azken neguaren gisan
ederra, heldu den udaberrian

doazen, doazen penak zerura
behar duten tokira
doazen, sinestunen lekura
gugandik urrutira


urrun izanik

Urrun izanik begiraiezu
trenbidetako mitxoleta gorriei
euren hostoak kulunkatzen

aineza pentsa dena ez da galdu
ainendi berriz zure ispilu
bidaztiena aintzira den bezala

Utzi pentsatzen berriz
elkartuko garela
iraganeko egunak
itzuli ahal direla

gezurra ez balitz esango nuke
ez naiz aldatu, ausart naiz oraindik
nire ametsetan hogei urte duzu beti

Utzi pentsatzen berriz
elkartuko garela
iraganeko egunak
itzuli ahal direla
baratzeko larrosa
arima beltzarana
burua eta bihotza
ohostu zizkidana


non geratzen den denbora

gure baitango lurraldetan
non geratzen den denbora
non ez dagoen arnas biderik
non ez goazen inora
non oihukatzen hurbiltzen garen
erraldoiaren ondora
igo nazazu nire mendira
zure gailurretik gora

egunez zu bizitzera
arimak zenbatzera
urrun nabigatzera
elur gazietan

igo nazazu nire mendira
aurki dezadan bidea
askatu nadin zure loturaz
behar dezadan airea
ez nadin izan jainko lurtiarra
bai ezinen bidaidea
igo nazazu nire mendira
zu ez bait zara nirea

egunez zu bizitzera
azken mugen hertzera
lainoen agurtzera
elur gazietan


hutsik daude kaleak

Hutsik daude kaleak
argiak ostentzen
kale hertzeko farolak
itzalak urratzen

joan ziren anai arrebak eta
bakarrik gelditu nintzen
arrotz jendeaz inguratuta
doinu zaharrak kantatzen

Hutsik daude bihotzak
lehioak itxirik
poesiak beregan
ez ei du ausporik

joan ziren aita eta ama eta
gelditu nintzen bakarrik
iragan hotsak madarikatzen
ahoa ireki barik

sikatu dira errekak
beztu dira hondartzak
hezurrak atzoko
gezi ta arantzak
betor haizea birikietara
odolez puztu bihotzak
gordeko dira kutxa zaharrean
azken neguaren hotzak


goizetik

Gaur goizetik jaiki naiz
zeozer berri egin nahi dut
atzoko promesak gorde ta bihotzean giltzapetu

gizon berri bat nauzu
urruti pasiatu dut gaur
oroitzapen mikatzak irrifar batez agurtzen

goizetik jeiki naiz gaur
lasai arnasa hartu
jada begiak lehor, burua altxatu

egon hor, banoa
ez zaitez mugi, banoa
ez zaitez mugitu, banoa

bihar mozkortuko naiz
lagunekin dantzatu
ajerik ez eta konpainia onean esnatu
ispiluari begira
atzamarrekin orraztu
atzoko promesak gorde ta bihotzean giltzapetu

egon hor, banoa
akabo ameskaiztoa
ez zaitez mugitu, banoa

ez eidazu eskatu


zatozte

leize gorrietan hor sartzen gara
argirik gabeko orenetan
neska kuriosen magaletan
herio gure artean nesketan

kedun tabernetan hor sartzen gara
orduak luze doazen hoietan
goizaldeak gurtzen gaituenetan
goizaldeak hiltzen gaituenetan

zatozte lagunok aurrera
erdu bildurrik gabe gurera
emango zaizue edabea

patuak norarik ez duenean
maitasuna odeia denean
hitzak gezurrez jaztenm direnean
orduan zentzu hartzen du bizitzak

utz gaitzazue zuekin jostazten
elkar ereindakoa dastatzen
pentsamendu garbiak lizuntzen
infernuko ateak begiztatzen

zatozte...

ardo onak sorgintzen duenean
pozik sentiarazten gaituenean
hurbilean hor hegan doaz penak
ta hurbilean pausatzen dira denak

hilkutxetan leher eginda sartzen gara
egunak argia dakarrenean
bizitza kolorezko jantzitan
ardo on kolorezko jantzitan

zatozte lagunok...


esku leunak

Gaur ez da ezer aldatu
bizitzak berdin jarraitzen du
esku leunak azkure hau legundu dezaten

kopla zaharrak kantatzen
behin adiskide bat bazen
ardo gorria erriberan ito ez daitezen

gaur ez da ezen aldatu
gaur bada zer kantatu
baina ekatzu maria, dena ezberdin ikusi dezadan


baneki

Ikustezina al da argia?
Zergaitik da azaltzen zaila mamia?
Zein da gezurra?
Zer da egia?

Noiz dator bihar? Zenbat da dena?
Zer da benetan irudimena?
Zein da okerra?
Zer da zuzena?

Erantzun oro baneki
Zeri bihotza ireki
Egunero zertan jeiki

Badakigu betiko inoiz ez dela
Bitartean zalantzak ziur direla
Hobe horrela

Erantzun oro baneki
Zeri bihotza ireki
Egunero zertan jeiki

Gure esku dugun
Dena dago hemen
Hemen dugun dena
Gure esku dago
Dugun dena dago
Gure esku hemen
Hemen dago dugun
Dena gure esku


lau koplatxo

lau koplatxo zuretzat
lau koplatxo zuri (bis)
godaletari emon
dautsodaz mosu bi
ta pozez nago ni

lau koplatxo alkoholdun
eztarri makalez (bis)
lau koplatxo laburrok
ta banoa neurez
etorri nazen lez

baina joan aurretik
botila ekatzu (bis)
bihotza itzi dagidan
begi barik itsu (bis)

lau koplatxuok jatost
lantzean, lantzean (bis)
adibidez zu ziegan
imaginatzean
lantzean lantzean


ez esan ezetz

gauaren barreneko aterpean
zertan zara printzesa?
hor lurrera begira
zapata gorriak ilunpetan
pauso txikiak, dantzaz lotsa
urduri antzean
iluna su festan lehertzeko
aztia banintz orain
nun da magiaren giltza

ez esan ezetz, ez esan...

zein berba behar dut?
zein doinuren xarma
irriparraren giltza
argia ageri da zeru hertzetan
mehatxu zaigu eguna
musikarik ez eta azken tragoa
zein da zuganako zubi laburrena?
non da bidexka gordea
non dago zure sua...

ez esan ezetz, ez esan...

“urruti zaitut hurbilean
hurbil urrunean
antzu dira nire hitzok”


zenbat

Autobusean isiltasuna
lurrina kristalean
eguna argitzear da
norbait kantuan eta ahopean

lur arrotz hauetan barrena
paisaia ezezagunei so
kantu batek narama
berriro ere zuganaino

aste bat, aste bi ostera
errari leialak legez
izen gabeko herri
hauetan barna behin eta berriz

“zenbat gauza esateko
zenbat gau esperoan
biok elkarri begira
denbora aurrera doa”

zure eskua nirean
mehatxua pasiuan
ohituko ote naiz egundo
kristal lodi hau laztantzera

esku bete musu eta goraintzi
herriko historiak
mosto gorri eroriak
eta irripar bat dakarkizut

eskegi itzazu bihotzean
asmo handien ondoan
ta barkatu egidazu
nire begiok lanbrotzea

“zenbat gauza esateko
zenbat gau esperoan
biok elkarri begira
denbora aurrera doa
zenbat jende kaleetan
zenbat oihu ahoan
elkarrengandik hain urrun
denbora aurrera doa”


zapata gorriak

Zapata gorriak oin txiki eta bilduetan
ta pauso txikiak, oinez joan bakoitzetan
urduri antzean

noizbait edurretan sutsu saiatzen zinenean
estilo politaz,...zurea baino azkoz hobea...
hala esaten zenidan

ile ilun hura sorbaldetan erdi laztantzen
beltzaranagotzen, zein kaoba kolorez
arro ta kapritxosa


hondar apur hauek

har ezazu besoetan
eta itzal hau besarkatu
estali ezazu hutsune hau
bart gaueko hitzekin
beha, lehen aldiz bezala
ertzetik amildegira
hondar apur hauek bildu eskura
jarri orbainetan gozoa

“oroitu denaz
plazer hartu, denaz”

koxka txikiak espainetan
eman zentzu iraganari
oparitu txoriak buru hontara
amets egiten bultzarazi
izan barrengo etsai guztien lagun
luza eskua deabruari
har nazazu besoetan
eman gorputza itzal honi

“oroitu denaz
plazer hartu, denaz,
lasai so egiozu biarko egunari”


ez eidazu eskatu

ohikolez ari ginan
kantuan luzero
zeu be geure artean
goxo eta bero
ilargiraino artez
joan zinan gero
zeure azken ametsak
pintatzera edo
disko

nigana urreratuz
lurrartu ostean
misterio keinu bat
zenduan aldean
irrifartsu zentozan
ta jakingurean
zein neban gordeleku
hilbarri zanean

maitasuna da zuri falta jatzuna
maitasuna da guri falta ez jakuna

ez eidazu eskatu
maitasun musurik
ez ta zure ametsei
doinua jartzerik
ezin dautzut eskaini
kantu hau besterik
nigan ez dozulako
ilargi beterik

zerure zeruetako
odeietan zoaz
nigan ez den argira
heltzeko gogoaz
baina ilargi izateko
arruntegia naz
neure ametsak baino
maite ez badodaz