Hemen zaude: Hasiera Denda Emergexit

Emergexit

Jazz moldeko gai bat oinarri harmoniatsuaren gaineko ondoz-ondoko bakar-lan bihurtzeko tentaziotik ihes eginik, espazio berri bat proposatzen du Joelek disko honetan bakarlari bakoitzarentzat, kolore berri bat (beste harmonia edo “groove” bat, agian beste tonu bat) konposizioaren munduaren baitan. "Sol al sol", "Emergexit" eta "Linear cycles" gaiak dira ideia hau argien islatzen dutenak. Honenbestez inprobisazioak estu lotuta daude konposizioari, egituraren atala osatzen dute, bakarlari bakoitzari esparru berri bat eskainiz eta entzuleari gaiaren bilakaeraren A puntutik B puntura eramanez.

2010ko Iraila
CD
10

    Disko honetan badira, era berean, jazz moldeko pieza peto-petoak, “straight ahead”, esate baterako Space eta Boerum street, betiere Joelen ikuspegi harmoniatsu eta formalaren araberakoak. Blues moldeko gaietan, berriz, tradizioa eta modernitatea nahasten ditu sustraiak Nueva Orleans hirian dituen erritmoarekin, doinu angelutsuekin. Bestalde, badu zirkuaren gibelaldean ezkutatzen diren alderdi isekagarriak, errealitatearen gibelaldean dauden errealitateak, surrealismoa, ispiluaren gibelaldean daudenak gogorarazten dituen gai bat.

ERREPERTORIOA

1. Octoblues                 6:13

2. Sol al sol                  8:59

3. Emergexit                 7:29                 

 4. Darrera el mirall         9:25

 5. Linear cycles            8:28

 6. Space                      7:48

 7. Boerum street           9:27

MUSIKARIAK

Joel Moreno Codinachs, gitarra eta konposaketa

Jason Arce, saxo tenorea (1,2, 7) eta sopranoa (4, 6)

Itai Kriss, flauta (3, 5)

Wei Xiang Tan, pianoa

Clay Schaub, kontrabaxua

Nick Anderson, bateria

GRABAZIOA : Systems Two estudioa, Brooklyn, NY (2009ko apirilean)

TEKNIKARIAK : Max Ross (Grabazioa eta masterizazioa), Mike Marciano (nahasketak)

 

 



Agian hauek ere gustatuko zaizkizu ...