Hemen zaude: Hasiera Denda Dreaming of Ziggy Stardust - LP

Dreaming of Ziggy Stardust - LP

Agortuta zegoen biniloaren berralgitalpena. Diseinua berriztuta eta zuzeneko argazkiekin.

2017ko Maiatza
LP
14

Capsula taldeak David Bowie eragin nagusien artean aipatu du betidanik –hain zuzen, kantari ingelesaren Space Oddity kantutik hartuta dago taldearen izena–. Eragin hori nabarmenagoa zen Capsularen lehen diskoetan, baina hala ere The Rise and Fall of Ziggy Stardust and the Spiders from Mars diskoa bereziki maite du taldeak, “gehien amestu dugun diskoa baita”. Five years, Moonage Daydream, Star Man, Lady Stardust, Ziggy Stardust, Sufragette City edo Rock ’n’ roll suicide bezalako kantuek Capsularen berezko soinuarekin eta The Stooges eta The Velvet Undergrounden dosi txikiak gehituta hartuko zuten itxura ezagutzeko jakin-minak bultzatu zuen hirukotea Bowieren diskoa aukeratzera. Gainera, kantuek egiten duten gizartearen deskribapenak, gainbeheran eta hondamendiaren atarian dagoen gizarte batenak, gaurkotasun handikoa izaten jarraitzen duela uste dute taldekideek.

Martin Guevara (ahotsa eta gitarra), Coni Duchess (baxua eta ahotsa) eta garai Nacho Villarejok (bateria) osaturiko hirukoteak, Audience taldeko Gaizka Insunza (gitarra, saxofoia eta teklatuak) eta Josu Urkidi (saxofoia) Eureka Hot 4 taldeko kidearen laguntzarekin, Bowieren diskoko 11 kantuak aletu zituzten Campos antzokian, beren ordenean eta jatorrizkoaren izpirituari eutsiz, baina, esan bezala, taldearen iragazkitik pasatuta. Kontzertua arrakasta itzela izan zen, taldekideak eta ikusleak oso gustura geratu ziren emaitzarekin, eta hilabete batzuk geroago Bowieren kantuen berrinterpretazioa, moldaketa berriak gehituta, disko batean jasotzea erabaki zuen taldeak. Omenezko disko bat egitea baino gehiago, kantu bakoitzean murgildu eta rock&rollaren historiako klasiko batean zehar bidaiatzea zen asmoa. Horretan laguntzeko pertsona egokia ezagutzen zute: John Agnello ekoizle eta soinu teknikaria (Alice Cooper, Bob Dylan, Sonic Youth).

Hirukoteak hainbat kolaboratzaile gonbidatu zituen estudiora: zuzenekoan lagun izandako Gaizka Insunza eta Josu Urkidiz gain, Ager Insunza (Audience), Ivan Julian lagun zaharra (The Voidoids taldeko kide ohiak The Naked Flame diskoa grabatu zuen Capsularekin), Matt Verta-Ray (Heavy Trash, Speedball), Marta Ruiz eta Fernando Pardo (Sex Museum) eta Chris Cain (We Are Scientists).


 


Artista bereko diskoak


Agian hauek ere gustatuko zaizkizu ...