Doin´ the Farmer thing

10 

mp3

800×600

Lan honetan, besteak beste, Bill Jennings jazz moldeko gitarra jotzaile
bikainaren “Big Boy” klasikoa eskaintzen zaigu bikain moldatuta;
Diego Hervalejo protagonista bihurtzen da bere hammond organoarekin Kirk
Fletcherren “Blues for Bobo” gaia inprobisazio-ariketa harrigarri
baten arabera interpretatzeko. Eta segida du Booker T & the Mg´s  taldearen “Green Onion” gai ezin
ezagunagoarekin eta “High Heel Sneakers” blues klasikoaren
moldaketarekin, kasu honetan New Orleanseko estilo peto-petoko metalen sekzioak
eta Josemi Casanovak (ahotsa eta tronboia) lagundurik. Berriz ere Booker T taldearen sen egokitua
hautematen da “Hip hug her” gaian, eta jarraian Anson Funderburgh
birmoldatua sumatzen da 
“Menstreak” izenburukoan, jazzak eta funkak hartzen baitiote
gaina Texasko gitarra jotzailearen espirituari. Shuffle garbi-garbia da
“Phone diving”, Guillermo Garralagak idatzia da eta Jamie Rickettsek
abestua, eta Diego Hervalejok ondutako “Pink gong blues”
rumba-bluesarekin batean, makurgunea marrazten dute disko honetan, taldearen
interpretatzeko gaitasuna ez ezik musika egiteko eta musika konposatzeko
trebetasuna ere geratzen baita agerian. Fabulous Thunderbirds taldearen
“Wait on time” gaiak ematen dio amaiera lan honi, Josemi Casanovaren
ahotsa eta Texasko gai zahar horren mesedetan taldeak egiten duen ekarpen
cool-ena nabarmentzen direlarik.

 

Normal
0

21

false
false
false

ES
X-NONE
X-NONE

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;}

Disko mota: CD
Argitaratze data: 2016/05/15
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com