Código
Miguel Salvador Trío eta Javier Alzola
CÓDIGO
Gitarra jotzaile bilbotarraren hirugarren diskoa, Javier Alzola saxo jotzailearekin batera apailatua. Eta hori ez da harritzekoa, urteak joan baitira elkarrekin ezin hobe moldatzen direnetik nola agertokietan hala agertokietatik kanpora, jaialdi, klub eta kontzertu askotan jo baitute azken urteotan elkarrekin. Batasun horretan du abiapuntua ñabarduraz beteriko zortzi gaiek osatutako lanak.
Minimalista da musika, goxoa eta bidaiaria batzuetan, zakarra eta abangoardista besteetan, hotsen arteko kontrasteez beterikoa beti, sentsazioak nahasi egiten baitira soinu sendo eta une magikoez beterikoa eskaintzeko, entzulea barne bidaia bat egitera gonbidatuz. Disko sakona da, entzuleak gozatu egingo du era askotako erritmo eta tinbre aldaketekin, ezertxok ere ez dio ihes egingo.
Hasier Oleaga eta Jon Piris bateria eta kontrabaxu jotzaileek osatzen dute laukotea, bikote hori lehendik ere Miguelekin lan egina zen azken horren lanetan.
Miguel Salvadorren hirugarren lan honetan, gure garaiko euskal jazzaren joera gaurkotuena eskaintzen digute lau musikariok. Lan bikaina harmonia biribilean.
Código
Artista bereko diskoak
-
Hamar urte geroago
2020ko UrriaCD
10 € -
Viaje a Etreum
2011ko AbuztuaCD
10 € -
MIGUEL SALVADOR PROJECT
2009ko EkainaCD
10 €
Agian hauek ere gustatuko zaizkizu ...
-
Viaje a Etreum
Miguel Salvador Project
2011ko AbuztuaCD
10 € -
MIGUEL SALVADOR PROJECT
Miguel Salvador Project
2009ko EkainaCD
10 €