Hemen zaude: Hasiera Denda Boost Lau Gara

Boost Lau Gara

2023ko Abuztua
CD
10

Egun, laukoteko formatua berreskuratu dute, oinarrizko, bateria, kontrabaxu eta gitarrari Julen Izarraren saxo tenore eta sopranoaren kolore bizia gehituz. Nevermind Quartet gisa, bertsioak alboratu eta beraien erroetara itzuli eta berezko konposaketara itzuli zaizkigu, eta transformakuntza horretan, formatu berberean 2008 urrun hartan grabatutako saio eder bat berreskuratu eta merezi duen moduan argitaratzeko erabaki dute ere. Hortxe datza inflexio puntu moduan har dezakegun “Boost Lau Gara” disko berri/zahar honen jatorria, Grunge-aren bultzada eta zirrara hura berreskuratu eta egungo esperientzia eta jakituriaz disko moduan argitaratu eta zuzeneko ekitaldi sorta zabal batetan bizi berria ematea da laukotearen asmoa.

Errabal Jazz argitarapenetan eta gure inguruko eszenan presentzia handiko musikariak ditugu Nevermind 4teteko mutilak. Hala nola, Hasier Oleaga The Heckler taldean, Teresa Zabalzaren boskotean edota Ruper Ordorikarekin eta Mikel Laboaren ondoan aritu izan da. Julen Izarra Trizak taldean ikusi eta gozatu ahal izan dugu. Jorge Abadías-ek, Endavant, Tapan group, keices, Marcos Sanchez Quinteto, Wachisneis, Perro Verde eta beste hainbat ekimen biltzen dituen ibilbide luze baten jabe da eta bere izenean “A tablero” edota “Zuri” moduko lan borobilak plazaratu izan ditu ere. Aritz Luzuriaga aldiz, musikari nekaezinaz gain Bilboko JC Arriagako kontserbatorioko irakaslea dugu.

Zaharra-berri, berria-zahar, grunge-jazz edo jazz-grunge, 2008 edo 2023. Musikaren hizkuntza amaigabe eta hilezkorraren jolasteko aukera eta grinak mugitzen gaituenean estilo eta garaien mugak disolbatu egiten dira. Goza dezagun bada.

 

 


Agian hauek ere gustatuko zaizkizu ...