Bi Pauso
Bi pauso-k taldeak berak sortutako piezak biltzen ditu gehienbat. Kantu horiek bete-betean murgiltzen gaituzte blues-rockaren unibertso tematiko eta sonoroan. Maitaleak abandonatu duenaren bakardade eta samina (Bi pauso), debekatuaren tentazioan erortzeko erakargarritasun itzuri ezinezkoa (Deabruaren begirada), musika ihesbide eta esperantza iturri bezala (Mezua), garai bateko Mississippi-ko blues jotzaileen nostalgia (Mississippiko azken bluesa), cowboy gaiztoak eta emakume ederrek ordezkatzen duten bluesaren ikonografia (Bad Jack), gizon bakartiak eta whiskiea (Gato Blues)…
Horrez gain, hiru bertsio grabatu ditu taldeak: Tulsa Time (Danny Flowersek idatzi zuen, baina Eric
Claptonek ere grabatu zuen), Blues
is my Business (Etta James zendu berriak popularizatu zuena) eta From Four Until Late
(Robert Johnson).
Entzun: Bi Pauso