Hotsak Dantzan

10 

2007an hamabi urte bete ditu Gaztelupeko Hotsak disketxeak. Ez hamar, ez hamabost, hamabi. Dozena. Beti aurrera begira, hurrengo disko, hurrengo artista, hurrengo proiektuaren bila egindako bide honetan oso gutxitan hartu dugu tarte bat begirada atzera botatzeko eta alez ale osatzen joan garen bilduma zabal -ehundik gora disko, milaka kantu- eta askotarikoari errepasoa egiteko. Gutxi dira lehen diskoa kaleratu genuenetik gurean lekurik izan ez duten musika estiloak, baina izan badira, horien artean musika elektronikoa. Halaber, konturatu gara gure katalogoko artisten bildumarik ez dugula kaleratu hamabi urteotan, eta garaia delakoan gaude. Bi harriz lau xori, orain aurkezten dizugun Hotsak Dantzan ezohiko bildumaren lehen alea bi hutsuneak betetzera dator, aurrerantzean musika beltzari eskainiko diogun Dantza Baltza saila zabaltzeaz gain.

Disko mota: CD
Artista bereko diskak
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com