Hemen zaude: Hasiera Denda Agian Bihar

Agian Bihar

2018ko Azaroa
CD
agortutaAgortuta

Duela urtebete inguru argitaratu zuen bere lehen diskoa, TripTics I-II, HIBAI izenpean. Oso lan konplexua zen hura, hogeita hamarretik gora musikarik hartu baitzuten parte grabazioan, eta eklektikoa, Hibairen unibertso musikal zabala jasotzen baitzuen. Oraingoan lan apalagoa eta soilagoa dakarkigu Gernikako abeslari, musikari eta konpositoreak, baina aurrekoaren ildo beretik doa.

Oiartzungo Mecca estudioan taldearekin grabaturiko bi abesti berri eta lau kantu akustiko biltzen ditu Agian bihar izeneko lanak. Beste behin hainbat musika eragin eta joera bildu ditu Hibaik. Diskoari izena ematen dion abestia, esaterako, melodian Bruce Springsteenen oihartzun lausoa dakarren tenpo ertaineko pop-rock kantua da, zeinean Gotzon Ereñoren gitarra lana nabarmentzen den. (No quiero) lo que tengo abestian ordea, kantautoreen moldera gerturatzen da Etxebarria. Bi abestiotan aurreko diskoan ere lagundu zioten esperientzia handiko musikariek hartu dute parte: Ander Garciak (baxu elektrikoa), Carlos Sagik (bateria), Iraide Ansorenak (perkusioa) eta Henar Rodriguezek (Hammond organoa eta pianoa).

 


Artista bereko diskoak


Agian hauek ere gustatuko zaizkizu ...