Hemen zaude: Hasiera Denda Bidean

Bidean

2019ko Uztaila
CD
10

Arantzazu Saiz (Oñati, 1975) hezkuntza klasiko sendoko pianojolea dugu. Teknikoki iaioa eta dotorezia oso fin baten jabe. Baina Arantzazuk (edo hobe esan Aran Saiz, artistikoki izendatzea nahiago duen moduan) musikarenganako duen maitasunak akademizismoaren muga eta egiturak gainditzen ditu eta emozioen azaltzea ahalbideratzen duen hizkuntza zabal eta anitz moduan ikusi arazten du berak. Aranek pieza klasikoak begirune osoz interpretatzea bezainbeste du gustuko Jazz inprobisazioen jokura ematea, funk sutsuaren erritmora dantzatzea edota Pop abesti baten melodia hunkigarriaz gozatzea. Eta hala erakutsi nahi izan digu, “Bidean” izeneko bere lehen disko honetan. Bidea baita Aranek bere karrera ulertzeko duen modua, etengabeko ikasketa prozesua, musikaren hizkuntza eta espresiobide guzietatik edanez lanerako inspirazio eta erreminten bila. Hasier Oleaga (bateria) eta Joseba Loinaz-en (baxua)  ekarpen soilaz, 8 abesti originalez osatutako bilduma hau bide horren lagin bat bihurtzen da, ez haserakoa ezta bukaerakoa ere, azken helmugarik ez baitago, perfekzio teknikoa ez da posible ezta beharrezkoa ere, emozioen espresioarako lagungarri ez bada. Unean unekoak behar dute helburuek, une horretako emozioen azalarazte eta elkarbanatzeak. Horixe baita disko honen gakoa, Aranen pianoa da beti protagonista nagusia eta bere lirismo zoragarriak lehen unetik liluratzen baldin bagaitu ere, azalarazten duen nolabaiteko pop sentsibilatea da erabat hunkitu eta katigatzen gaituena azken unerarte. Bere bide horretan lagun, bere emozioen partaide.



Agian hauek ere gustatuko zaizkizu ...