Hemen zaude: Hasiera Denda Begi berriak atzo gaueko irudientzat

Begi berriak atzo gaueko irudientzat

2009ko Azaroa
CD
10
Entzun MP3-an: GAUR GAUEZ

Udazkenak ekarri digu Kemen Lertxundiren (Ondarroa, Bizkaia 1979) bigarren lana, Begi berriak atzo gaueko irudientzat izenekoa, eta nekez irits zitekeen garai egokiagoan. Udazken usaina duen lana da. Orbel horiztatuz inguratu eta barnera begiratzera bultzatzen zaituena, itsas-adar galduren bateko farotik olatuen eternitateari begiratzeko gonbita egiten duena. Barne arrakalak, iraganeko zauriak, oroimen gazi-gozoak eta Charlie Rivelen sudur gorria bera malenkonia zelofan eder batez biltzen dituena. Folkaren, poparen eta kantugilearen eremuak poetikotasunez elkar gurutzaten dituena.


Artista bereko diskoak


Agian hauek ere gustatuko zaizkizu ...