Barcino, la ciudad de los prodigios
Alejandro Di Costanzo-ren musika tangoren erromantizismoaz ukitua, jazzaren dotoreziaz eraikia eta mediterraneoko kolore argitsuz jantzia dago eta “Barcino, la ciudad de los prodigios” guzi horren adierazle ezin ederragoa da. Adierazle eta aldiberean omenaldi. Eskeroneko pertsona baita Alejandro, eta 2010ko “Lomas” diskoan bere jaioterri den Buenos Aires omentzen bazuen oraingo honetan 1999tik bere etxe den Bartzelonari eskeini dio bere musika. Era horretan Alejandro berak konposatutako 8 pieza eta 3 bertsioz (“Arreando” -Tito Juan, “Como dos extraños” -Contursi/Laurenz eta “Zamba del Laurel” -Tejada Gómez/Leguizamón) osatutako bilduma hau maitasun osoz atondu eta grabatu du, Bartzelonarako eta gu guzion gozamenerako.
Dagoeneko 20 urte dira iada Alejandro Bartzelonan bizi dela eta epe horretan hamaika lagun eta kolaborazio egin ditu, eta bere piano bikainak bultzatu, babestu eta aberastu dituen disko grabaketa eta kontzertuen zerrenda amaigabea da. Hiriak eta hiriko jendeek asko eman diote Alejandrori eta diskoarekin batera idatzi duen notan besteak beste Tito Juan, Jordi Vidal, Eduardo Mendoza (bere liburu ezagunaren izenburua erabiltzeko baimena eman eta gero), eta bereziki Sebastian Monk-en oroimenera eskeintzen die bilduma. Haiei guziei eta noski bere trioa osatzen duten Paco Weht (kontrabaxu) eta Salvador Toscano (bateriajole) eta “Zamba de Laurel” ahots zoragarriz borobiltzen duen Diana Palauri ere. Etengabeko harreman artistiko eta pertsonalean jarraitutako ibilbide oparo, anitz eta hunkigarri baten seinale.
Entzun: Arreando
Agian hauek ere gustatuko zaizkizu ...
-
Lomas
Alejandro Di Costanzo trío
2010ko MartxoaCD
10 €