Band

 

Zuzeneko berriaren aurkezpen txartel gisa
binilozko single bat argitaratu du laukoteak,  Lokatzetan
Play bildumaren barruan. Horietako bat Velvet Underground taldearen “What Goes
On” abestiaren euskarazko bertsioa da, “Zer duzu?”, jatorrizkoa baino gitarra
zaleagoa. Kantuarekin batera New Yorkeko talde mitikoaren zuribeltzeko estetika
islatzen duen bideoklip bat aurkeztu du taldeak, Raul Garcia Etxeberriak eta
Mathilde Brugiere-Gardek egindakoa.

Singlearen B aldeak beste bertsio bat jasotzen du, Noise Hole taldearen “Zure
ondoan” abestiarena. Goietxek eta Garciak ondo ezagutzen duten kantua da, talde
horretako kideak izan baitziren 90eko hamarkadan. Australiako rockaren ildoari
atxikitzen zaion abestia da.

Entzun : Zer Duzu?

Disko mota: Single
Argitaratze data: 2019/11/25
Artista bereko diskak
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Agortuta
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com