Band
Zuzeneko berriaren aurkezpen txartel gisa binilozko single bat argitaratu du laukoteak, Lokatzetan Play bildumaren barruan. Horietako bat Velvet Underground taldearen “What Goes On” abestiaren euskarazko bertsioa da, “Zer duzu?”, jatorrizkoa baino gitarra zaleagoa. Kantuarekin batera New Yorkeko talde mitikoaren zuribeltzeko estetika islatzen duen bideoklip bat aurkeztu du taldeak, Raul Garcia Etxeberriak eta Mathilde Brugiere-Gardek egindakoa.
Singlearen B aldeak beste bertsio bat jasotzen du, Noise Hole taldearen “Zure ondoan” abestiarena. Goietxek eta Garciak ondo ezagutzen duten kantua da, talde horretako kideak izan baitziren 90eko hamarkadan. Australiako rockaren ildoari atxikitzen zaion abestia da.
Entzun : Zer Duzu?
Artista bereko diskoak
-
Galdemoduen Trilogia
2017ko UrriaCD
10 € -
Begiak Lekuko
2012ko UrriaCD
10 € -
Biziago sentitzeak dakarren muga inguruan
CD
Agortuta
Agian hauek ere gustatuko zaizkizu ...
-
Begiak Lekuko
Mugaldekoak
2012ko UrriaCD
10 €