Hemen zaude: Hasiera Denda Back from the Blues

Back from the Blues

Album honek “Help my Through the day”, “Same old Blues” eta “Hey Bartender” bezalako klasikoekin gozatzeko aukera emateaz gainera, Guravichen eta Aneirosen fruitu diren “Yes, I know”, “Back from the blues” eta “Driving home blues” bezalako gai orijinalak entzuteko parada eskaintzen du. Kolaborazioen artean ezin aipa gabe utz daiteke Mingo Balaguer, Espainian eta genero honetan dagoen aho-soinularirik onenetakoa.

2012ko Maiatza
CD
10

 

 “Back From The Blues” lanean sentsazio berriekin jokatzen arriskatzen da, beti ere askatasunez, iritzi egokiez eta talentu handiz, nola bluesetik hala soul nahiz rocketik abiaturik, proiektu honetan esku hartzen duten musikari guztiak, taldearen zerbitzura ahotsa jartzen duen Julie Guravich abeslari zoragarria bezala Manuel Gutiérrez piano jotzailea, Marcos Sánchez bateria jotzailea, Víctor Gacio baxu jotzailea, eta Mingo Balaguer aho-soinularia eta Fran Rey organo jotzailea, azken biak gonbidatuak, iaiotasunez bultzatuz eta erakarriz. Era askotako hamar gai biltzen ditu albumak, denak bizi-biziak. Horien artean aipagarri dira Leon Rusell, Susan Tedeschi, Booker T. Jones eta Don Nixen klasikoak, baina baita Victorrek berak, Julie Guravich lagun, idatzitako lanak ere.

 

Yes, I know


Artista bereko diskoak


Agian hauek ere gustatuko zaizkizu ...