Azalerako ipuinak
CD

Grabaketa berezi honen jatorria liburutegietarako sortutako proiektu batetan datza. Orain dela 7 urte Saroa Bikandik, ahozkotasuna eta haur literatura adin txikikoei eta haien familiengana hurbiltzeko asmoz garatutako ideia baten ondorio da eta 0-3 urte bitarteko ume eta haien kargu dauden nagusientzako zuzendutako saioetan gorpuztu da orain arte. Bertan, ahozkotasuna, poemak, errimak, hitz jolasak, kantak eta haur literatura gorputza eta azalaz baliatuz hurbiltzea da gakoa eta helburua. Baina era berean, haurra laguntzen duen heldua binkulu linguistikoaren garrantziaz jabetzen da, eta baliabide honen bidez konfiantza eta errekurtsoak hartzen ditu bere egunerokotasunera gehitzeko. Binkulu linguistikoa heldua eta haurraren artean, hizkuntza eta kontaktu fisikoaren bitartez sortzen den harreman afektiboa baita.
Proiektuaren egonkortasunak, tailerretan landutako materialei euskarri bat ematea bultzatu ditu Saroa Bikandi eta Peru Madalena, Hegoak lantaldearen izenpean, eta horretarako Etxegiroan ekoiztetxearekin batu ziren eta elkarlanean sortu, amestu, ekoiztu eta diseinatu dute audio hau.