AYYUB

10 

 

Hitzez definitzerik bagenu,
lehenengo lan hori, bikain osatuta eta interpretatuta egoteaz gain,
Doñaguedaren konposizioen bitartez Jazz garaikidearen lurraldean murgiltzen
dela esan genezake. Zalantzarik gabe, berrikuntzaren  eta ikerkuntzaren lurraldean murgiltzen da
egilearen birtuosismoaren eta ezagutzaren bidetik, baina batez ere sorkuntza
bere baitan xede bihurtzen duen musikaren ikuspegitik, testuinguru horretan
sortzen baititu behar diren egitura guztiak boskoteak – Israel González
(Pianoa),  Alex Comín (Gitarra), Jesús
Martí (Baxu elektrikoa), Samuel Blasco (Bateria) eta Alejandro Doñágueda bera
(Saxo tenorra)– bere bidea askatasun osoz eta elkar hartuta egin dezan
ustekabekoaren bila.

 

Gai bakoitzean ­­–“Qué tal o
qué”, “Y esa preta pues”, “Klein”,“Tummy”, ”Ayyub”, “Momentos”, “Te conocí en
el minibar”, “Dedos de aguilucho”– musikari bakoitzaren inprobisazioaren,
unearen eta izaeraren ondoriozko beste konposizio asko eta asko bereiz
ditzakegu, eta, esate baterako “Ayyub” gaia, berehalako ametsezko pasarte
errepikaezinez beteta dago Alejandro Doñaguedak sortu edo irudikatu baino lehen
ez zeuden uneak sortzeko.

Disko mota: CD
Argitaratze data: 2019/01/02
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com