Hemen zaude: Hasiera Denda AYYUB

AYYUB

2019ko Urtarrila
CD
10

 

Hitzez definitzerik bagenu, lehenengo lan hori, bikain osatuta eta interpretatuta egoteaz gain, Doñaguedaren konposizioen bitartez Jazz garaikidearen lurraldean murgiltzen dela esan genezake. Zalantzarik gabe, berrikuntzaren  eta ikerkuntzaren lurraldean murgiltzen da egilearen birtuosismoaren eta ezagutzaren bidetik, baina batez ere sorkuntza bere baitan xede bihurtzen duen musikaren ikuspegitik, testuinguru horretan sortzen baititu behar diren egitura guztiak boskoteak – Israel González (Pianoa),  Alex Comín (Gitarra), Jesús Martí (Baxu elektrikoa), Samuel Blasco (Bateria) eta Alejandro Doñágueda bera (Saxo tenorra)– bere bidea askatasun osoz eta elkar hartuta egin dezan ustekabekoaren bila.

 

Gai bakoitzean ­­–“Qué tal o qué”, “Y esa preta pues”, “Klein”,“Tummy”, ”Ayyub”, “Momentos”, “Te conocí en el minibar”, “Dedos de aguilucho”– musikari bakoitzaren inprobisazioaren, unearen eta izaeraren ondoriozko beste konposizio asko eta asko bereiz ditzakegu, eta, esate baterako “Ayyub” gaia, berehalako ametsezko pasarte errepikaezinez beteta dago Alejandro Doñaguedak sortu edo irudikatu baino lehen ez zeuden uneak sortzeko.



Agian hauek ere gustatuko zaizkizu ...