Hemen zaude: Hasiera Denda Autoblues

Autoblues

Madrilgo "Headroom Estudio” estudioetan grabatua eta Dave Cooleyk Los Angelesko “Elysian Masters”-en masterizatua,  umore senez eta gibel asmoz beteriko diskoa da “Autoblues”. Bertan biltzen da penintsulako landa eremuko pertsonaia katalogo oparoa, eta bandak, Blues bizienetik abiatuta, Deltako ikonografia guztia eramaten du tokian tokiko errealitatera, betiere hura lantzeko laguntzaile kopuru handiak babesturik eta askotariko musika tresnak baliatuz, ekoizpen lan bikainari esker lanak oso izaera eklektikoa eskaintzen duelarik.

 “Prohibido” eta “Un mundo mejor” gaiek egiten diote sarrera lan honi, Rocketik gertu dagoen sonoritatearekin, Lorenzo Matellán bateria jotzailearen ekarpen bikaina aipagarri. “Saliendo del camino” gaian Blues klasikoenera itzultzen da banda shufflearen bidetik askoz ere giro akustikoagoan murgiltzeko eta “Autoblues” gaian Deltako oroitzapenak berritzeko. Rockaren eta Bluesaren erdibidean, shufflera itzultzen da “Fuckin’ summer” gaia metalen sekzio osoak lagundurik, “John soy minero” gaian boogiera egiteko, gaita bat lagun harturik. Nahitaezko slow-a dakar “Yo canto Blues” gaiak bere letra ezin burutsuagoarekin, eta bandak berezkoa duen umorea uzten du agerian "Encuentros" gaiak. Swing moldean ondutako "Aún me va el motor" eta landako soinuetara itzultzen den “Licor de hierbas” gaiek Canned Heaten arrakasta handienetako bat izandako “Going up the country” gaiaren birsorkuntzara garamatzate, kasu honetan “Vamos al campo” izenburuarekin. Fender Club aretoan koru oparoa lagun grabatua, ”Oh mami” gaiak ematen dio amaiera disko honi.

Soinua eta lanketa bikainak izanik, disko dibertigarria eta aldi berean lotsagabea da hein berean, hango Bluesa da hemen gertuko landako ikonografiarekin birsortua. Rural Blues Band ez da soilik Blues banda bat. Segur aski banda bakarra izango da bere abestien bitartez musika mota honen jatorriaz geroztik betiere presente egon den espiritu zital, ironiko eta umorez bete hori birsortzen.