Letrak
MALKOA
Agian heroi bat da
Agian energi iturri bihurtzen den desolazioa
Eta agian bereak dira jolas guztiak
Malko bat, euria
Malko bat zuretzat jaurtia
Zentzumenen atarian,
argi bat itzaltzen den bakoitzeko
egun on bat da,
Eta agian, argitzen diguna
egun txar bat besterik ez da.
Malko bat, euria
Malko bat zuretzat jaurtia
O.H.O.
Ez dute ulertzen, ez dira alaitzen… ta ilun da…
Leihoak ixten ez naiz zabaltzen, ta ilun da…
Eta hemen nago haien ametsak ordaintzen, ta ilun da…
Ta faltan botako zaitut egun bat ta beste bat, ta beste bat, ta beste bat… ta beste bat...
ELECTRA
Tu, siempre tu, te necesito en la ventana de tu casa / No importa, para ti es igual... hacia donde vas y como has llegado / Tus estas preparada / Yo, siempre yo, te he fallado en muchas ocasiones, / No importa, para mi es igual hacia donde vayan todos mis pasos / Elektra pre-hipodérmica, ya se cual es la respuesta: Somos imposibles de tranquilizar / Nosotros estamos preparados / Nosotros, siempre nosotros / Somos las sombras de una noche / Y tu, vivo sin ti mirando al pasado / Tu estas preparada / Nosotros estamos preparados /
Zu, zu beti zu, zure etxeko leihoan behar zaitut
Berdin da, zuretzat berdin da… noruntz zoaz eta nola iritsi zara
Zu prest zaude
Ni, ni beti ni, hainbat alditan zaitut huts egin,
Berdin da, niretzat berdin da noruntz doazen nire urrats guztiak
Hipodermia-aurreko elektra, badakit zein den erantzuna: lasaitu ezinak gara.
Gu prest gaude
Gu, gu beti gu Gau baten itzalak gara
Ta zu, zu gabe bizi naiz atzerantz begira
Zu prest zaude,
gu prest gaude
BIOK
Liberatzen nau, zeru ilunak gidatzen nau
Ta zerk liberatzen nau
Zu eta ni
Gero itsu batek zulatzen nau
Ta zerk, nork liberatzen nau
Zure gorputzaz, urdintasunaz, desiotaz ... eta zerk liberatzen nau
Zu bide izateko libre izan nahi dut
Zure barnean liberatzen naiz
Biok…
Gu…
Eta zu?
GALTZEN (WE CAN LOSE)
Zein bide da
Galduta nago lagun, ta izerditan blai
Lo bizi naiz, gerorik gabe lagun, kimikaren zai.
Esnatu
We can lose
Zure ametsetan nahasten naiz
Esnatu!
We can loose
Zure ametsetan nahasten eta zurekin, ni eratzen naiz.
Zein bide da
Gehiegi urrundu gabe bidai luze bat,
Gaur ez dut nahi, nazkatu egin naiz lagun, utz nazazu zain
Esnatu
We can lose
Zure ametsetan nahasten naiz
Esnatu
We can lose
Zure ametsetan nahasten ta zurekin ni eratzen naiz.
Zer naiz, nor naiz… zein luze iraun zuen
Zure ametsetan nahasten naiz
Zein luze iraun zuen,
Zure ametsetan nahasten ta zurekin ni eratzen naiz.
ANTIKTONOKO MAITALEA
Zer nintzen, zer naizen
Gezur haundi bat, gezur bat denon aurrean
Zin dagizut egia dela
Zin dagizut beldur naizela,
Behar bada, bihar goizean… behar bada… inoiz
Zai daude
Zer dute
Gezur haundi bat, gezur bat zu berpizteko,
Zin dagizut egia dela
Bihar zu izango zara,
Behar bada beranduegi da, behar bada…
... zerua estali da zure begietan, zureak dira…
EGUNSENTIAN
Egun batez alaitasuna,
eta erortzen naizen artean zu ez oroitzeko esnatu naiz.
Eta ez dakit zer dugun aurrean,
eta ez dakit zein unetan geran betirako etzan, ni, badaezpada esnatu naiz.
Elurrak galdetzen: Hi ahal haiz?
Erantzun batekin pozik naizela, urrutian,
Ta badaezpada esnatu naiz
Beldur naizen, azken batean ezer txiki baten azpian ezkutatzen gera,
Ta badaezpada esnatu naiz
Beldurra izan genuen
Ez zaitut inoiz ahaztu
Gaur zurekin nago, nirekin zaude (2)
Ni badakit aintzinean mutil iluna izan nintzela,
Eta mutil haren hutsa zure argitan erre zela
Nik badakit benetan bizitzan jaberik ez dela
Ta gainera eguzkia egunero irtengo dela
Nik badakit aintzinean mutil iluna izan nintzela,
Ta mutil haren hutsa zure argitan erre zela.
LITIOZKO BIHOTZAK
Zaindu nazazu, zuloan oso-osorik behar nauzu,
Gaur, eta egun guztiak odol-hustu dituzu.
Mugatik inoiz igaro (ez) dutenekin ez dut egun txarrei buruz sekulan mintzatu.
Ez gera ausartak, ez gera hilezinak ta ez dugu ezer jakin behar,
Hilko bagera nor da lehen hilko dena, nork dauka horren erantzuna?
Zaindu nazazu…
AIO SPEISBOI (1981)
04:00rak; gauak irentsi nau, ta ezin dut berriz igo
hain pozik egon gintezkeen ta ezin dut berriz igo.
Eguzkia lotan da, gaua iritsi da
Bistan, dena lotan da, gaua iritsi da
Eta zu non zaude?
Eta gu? Non gaude?
Gauak irentsi nau,
Jan egin nau, berriz zu izateko, berriz zu izateko,
Gauean, hilik gaude
Fedea galduko dugu gauean eta berriz itzaletan berdin da noruntz… nora goaz (2)
Gau honetan prest nago, (2)
Fedea galtzean… fedea.
LUURIK
Segundu bat irauntzeko negarrez hasi,
Urteren bat irauntzeko negarrez hasi
Lehen, Luurik zein luze… jan ta hazi behar naiz
Luurik zein luze… jan ta hazi behar naiz.
Urteren bat irauntzeko negarrez hasi
Betirako irauntzeko zu izan behar naiz
Lehen…
Zulatzen zen
Zulatzen naiz
Zulatzen zen
Nigana ailegatzen zulatzen naiz.
UNIBERTSO AMAIGABE BAT (II)
Unibertso amaigabe bat… eta zure galaxian ez dut lekurik topa.