Akelarre
Saxoa taldean erabat barneratuta, ‘Akelarre’ aurkeztera datoz. Misterioz mozorrotutako erritual arriskutsu horretan birtuosismoa, ukitu vintagea, orkestren dotorezia, westerna, swinga, 70eko hard-rocka, garagea eta doinu beroak ezkutatzen dira.
A aldea zabaltzen duten ‘Lobo’, ‘La cruda’ eta ‘Alimaña’, adibidez, surf-rock klasikoaren patroitik hurbil daude eta ‘Klentxas Joe’-k asko dauka swing eta bluesetik . Lehenengo aldea bukatu aurretik muskulatura rockeroa duen ‘Franken surf’-k harrapatuko zaitu.
B aldeak gordintasun handiagoa eta erritmo sakonagoa hartzen du bere baitan: garage ilunean bustitutako ‘Cerdo de guerra’; eta countrya, hillbilly eta amerikar doinuetan ondutako ‘Fuego en la venta’-rekin hasita , Eddie Cochran, Rolling, Thin Lizzy zein Vampisouleko talde beroekin egin dezakezue topo lapikoan sartu eta konjuroa egin aurretik; dantzan hasi aurretik.
Agian hauek ere gustatuko zaizkizu ...
-
Surfin tenochtitlan
Los Coronas
CD
12 €