Adrian Costa Blues Band
Hamaika abestiren bidez, gitarra ezin biziagoaren bidez eta soulez beteriko ahotsa lagun, ongi asko hautematen da Costak New Orleanseko kaleko musikarien aurrean, esate baterako Snooky Prior aho-soinulariaren aurrean, eta Fats Domino, Lowell Fulson eta Johnny Guitar Watson bezalako izar amerikarren aurrean sentitzen duen miresmena.
Disko hori alde batetik Estatu Batuetan grabatua dago, Kid Andersenek grabatu zuen Greaselanden, eta musikari iparramerikarren laguntza jaso zuen, besteak beste Andersena berarena, baxua jotzen jarduten baitu, baina Galizian eman zizkioten azken ukituak, bertan bizi baita une honetan Adrián Costa. Bikaina da diskoaren hotsa edo soinua.
Bereziki adierazgarriak dira abestiak aukeratzeko lana eta abesti horiek interpretatzeko modua, horien artean aipagarri Adrián Costak berak idatzitako “So many People” eta Fede Aguadok idatziriko “La calle del Ayer” ereserkia.
Dantzatzeko oinekoak jantzita, errepidean milaka kilometro egin ondoren, milaka ordu blues jo eta gero, gauzak ezin hobe egin ostean, lehenengo disko hau dakarkigu Costak betiereko irribarrearekin, erabateko artista egongaitza dela, haren zuzeneko emanaldiak ezin biziagoak direla, blues eklektiko distiratsuenaren oinordeko konplexurik gabea dela, milaka tonu, usain gozo eta moldetatik edan duela, agerian utzirik.
"Adrián Costa Blues Band" taldeak ongi merezita dauka gu dantzatzeko oinetakoak jantzita egotea.
Agian hauek ere gustatuko zaizkizu ...
-
It's Fiesta Time
Los Reyes del K.O.
2010ko EkainaCD
10 € -
Hot Tin Roof
Los Reyes del K.O.
2006ko UrriaCD
10 € -
Live in Berlin
Los Reyes del K.O.
CD
Agortuta