Acuarela de Paso
Iragankorraren edertasuna, inprobisazioaren artea, errepikaezina. Paisaia batetik bestera etengabe eraldatzen den mihisea da "Akuarela iragankorra". Sailkatzen zail diren musika kolore eta ehundurez josia da, baina baldintzarik jarri gabe entzuten duenak, zentzumenei ateak zabaltzen dizkienak, harrapatuta gertatzen da oparitzen dizkiguten zazpi piezetako bakoitzaren edertasunaren aurrean.
Gitarrista, abeslari eta musikagile, urteen joanean Jazz eta Bluesarekin lotutako ezin konta ahala proiektutan parte hartu eta "Inner Blossom" lehen bakarkako lana argitaratu eta gero, eszenako musikari original eta interesgarrienetako bat bihurtu da Jaby Sánchez, etengabe ari da inprobisazioaren lurraldea esploratzen eta Jazz garaikidea deritzon korronteetan barrena ibiltzen oso ikuspegi pertsonal batez. Hainbat proiektutan Sanchezen ohiko kolaboratzaile izanik, Marta Mansilla flautista ibilbide luzea egina da Jazzaren eta Flamenkoaren lurraldeetan, eta, besteak beste, Jorge Pardo, Bob Sands, Pedro Ojesto eta María Peláez artista handiei lagundu izan die.
Alfonso Ferrerek 2019ko martxoan "La Casa de la Madera" estudioetan grabatua, ECM diskoetxe alemaniarrak hainbat hamarkadatan egin dituen lanak gogorarazten dizkigu "Akuarela iragankorra" bildumak. Bill Frisell eta John Abercrombie bezalako gitarrista handi eta sailkaezinengana hurbiltzen gaitu. Lan horietan, musikariaren askatasunak ezin aurreikusi daitekeena bilatzea eta giro zoliak sortzea ditu eragozpen bakarrak adierazi nahi duena adierazteko.
Oso-osorik Jaby Sanchezek konposatua eta moldatua, bi musikari apartaren orbitan kokatzen gaitu lan honen ezaugarri nagusiak: inprobisazioan oinarrituta, euren sorkuntza eskaintzen digu konposizio bakoitzean collage soinudun ederra konfiguratuz, non Sánchez beraren gitarrak ezartzen dituen mihisearen gaineko urratsak, hasieratik "Uno" gaiarekin, eta jarraian, Marta Mansillaren eskutik, "Dos" gaian, eremu onirikoagoetan murgiltzeko. Flautaren eta gitarraren hots bakarrak bi musika tresna horiek txandaka inprobisatzeko une ezin hobea sortzen du “Aisha´s playground” piezan. Marta Mansillak aurreneko trazuak egiten ditu "Cuatro" gaian, eta bide ematen dio "Siete" piezari, Bluesaren kutsu garbiko gaiari, jotzaile bakarra Jaby Sánchez delarik. "Cinco" gaia aurkintza intimistetan barrena ibiltzen da bilduma honi amaiera ematen dion "Old Lion's Mirror" gai ñabardurez, bilakaerez eta garapenez betera iritsi aurretik.
Istant bakarraren edertasuna, zoliaren artea, baldintzarik gabe entzuteko musika, sailkatzen zail diren polikromiez eta mamiez betea, non sortzaileek beren zentzumenak zabaldu eta besterik gabe edertasunak besarkatu ditzan uzten duten, guri "Acuarela de paso" hau oparitzeko.