Hemen zaude: Hasiera Denda A Vision in a Dream

A Vision in a Dream


CD

 

Bigarren diskoa aurkeztu du boskoteak, A Vision in A Dream,  eta lan honetan argi eta garbi ikus dezakegu taldea ongi sendotua dela konposizio eta interpretazio mailetan, banan-banan hartuta nahiz taldean.  Album honek taldekide bakoitzaren eragin ugariak biltzen ditu, betiere taldea ezaugarritzen duen galbahe berezitik iragazi ondoren.

 

Samuel Taylor Coleridge idazle ingelesaren olerki bat da albumari izena ematen dion goiburua. Poemaren hitzaurrearen arabera, laudanoaren eraginpeko amets batean sortu zen olerkia. Esnatutakoan, poeta ohartu egin zen ongi gogoratzen zuela amestutako guztia eta, luma, tinta eta papera eskuan hartuta, egonezinez idatzi zituen bertsoak Porlock-eko bisitari batek eten egin zion arte.

 

Oraindik THE MACHETAZO ezagutzen ez dutenei esango diegu jazz garaikideari emana den taldea dela, hainbat tokitatik etorritako bost gazte talentudunek osatua dela, eta taldekideak Madrilen bizi direla. Askotariko eraginak bereganatu dituen talde instrumentala da, oinarrizko jazza eta egungo abentura ugari biltzen ditu inprobisazioari leku egiteko.

 

Hauek dira taldeko partaideak:  Daniel Juárez (saxo tenorra), Nacho Fernández (gitarra), Jorge Castañeda (pianoa), Darío Guibert (kontrabaxua) eta Mikel Urretagoiena (bateria).