A Tablero
Diskoaren egileak konposatutako eta moldatutako zortzi gai biltzen ditu "A tablero" diskoak. Gai guztiak denbora tarte laburrean idatzi zituen, eta diskoa osatzen duten beste musikariek interpretatuak izateko moldatu zituen denak. Konposizioei halako koherentzia ematen saiatu naiz, gai guztiak denboraren joanean musikari hauekin bizi izan dudan harremana islatzen duen leit motiv-arekin eginak dira. Denak aldatzen gara baina badago aldatzen ez denik, esate baterako, gure arteko adiskidetasuna eta partekatzen dugun musikarekiko maitasuna.
Diskoaren tituluak keinu bat egiten dio saskibaloian egin ohi den jaurtiketa mota bati. Izan ere, baloia taulara jaurtiz gero taula baliatu gabe baino askoz ere aukera handiagoak dituzu hura saskiratzeko, eta beraz, ezer arriskatzen dugun aldiro taula baliatu gabeko jaurtiketa egiten ari gara. Baina gu beti saiatzen gara horretan, arriskuko testuingurua maite dugu, beste modu batzuetan jotzeko aukera ematen digu, intuizioak automatismo hutsak kopiatzea baino askoz ere garrantzi handiagoa duen lurraldeetan barneratzeko ateak irekitzen dizkigu. Lurralde hauetan sarrera izateko, konfiantza osoko pertsonek lagunduta behar duzu. Aitzakia ezin hobea esperientzia hau Javi, Miguel, Fran eta Marcosekin partekatzeko eta, ahal bada, elkar hobe ezagutzeko.
Ez zait erraz egiten disko hau sailkatzea; eskuarki jazza dela esan genezake, baina denboraren joanean entzun ditudan diskoen eta zuzeneko emanaldien batura da inolaz ere, une gogoangarriak partekatu ditudan musikarien eragina islatzen duena, lagun hauekin partekatu behar duzuna jakite hutsarekin sortzen diren ideia guztiez aberasturik. Hots bat irudikatu, beste pertsona batek gauzatu eta unibertsoak harrera egingo diola imajinatzeak ernarazten duen indarretik sortuta dago lan hau.
Entzun: A Tablero
Agian hauek ere gustatuko zaizkizu ...
-
BE
Nevermind 3
2011ko AbenduaCD
10 € -
Muy Personal
Carlos Velasco
2011ko AzaroaCD
10 € -
Viaje a Etreum
Miguel Salvador Project
2011ko AbuztuaCD
10 € -
Promenade
Joaquin Chacón
2011ko MaiatzaCD
10 €