Dreaming of the Rise and Fall of Ziggy Stardust LP
Argentinan sortu baina Bilbon finkaturiko taldeak David Bowie eragin nagusien artean aipatu du betidanik –hain zuzen, kantari ingelesaren Space Oddity kantutik hartuta dago taldearen izena–. Eragin hori nabarmenagoa zen Capsularen lehen diskoetan, baina hala ere The Rise and Fall of Ziggy Stardust and the Spiders from Mars diskoa bereziki maite du taldeak, “gehien amestu dugun diskoa baita”. Disko honetako kantuek Capsularen berezko soinuarekin eta The Stooges eta The Velvet Undergrounden dosi txikiak gehituta hartuko zuten itxura ezagutzeko jakin-minak bultzatu zuen hirukotea Bowieren diskoa aukeratzera. Gainera, abestiek egiten duten gizartearen deskribapenak, gainbeheran eta hondamendiaren atarian dagoen gizarte batenak, gaurkotasun handikoa izaten jarraitzen duela uste dute taldekideek.
Bowieren kantuen berrinterpretazioa, moldaketa berriak gehituta, disko batean jasotzea erabaki zuen taldeak. Omenezko disko bat egitea baino gehiago, kantu bakoitzean murgildu eta rock&rollaren historiako klasiko batean zehar bidaiatzea zen asmoa. Horretan laguntzeko pertsona egokia ezagutzen zuten: John Agnello ekoizle eta soinu teknikaria (Alice Cooper, Bob Dylan, Sonic Youth). Eta horretara joan ziren New Yorkera, berarekin lan egitera
Artista bereko diskoak
-
Bestiarium
2019ko MartxoaLP
Agortuta -
Siren´s Lips
2018ko AbenduaCD
5 € -
Dreaming of Ziggy Stardust - LP
2017ko MaiatzaLP
14 € -
Santa Rosa LP
2016ko ApirilaLP
Agortuta -
Santa Rosa CD
2016ko ApirilaCD
10 € -
Dead or Alive - LP
2015ko OtsailaLP
14 € -
Dead or Alive
2014ko AbenduaCD
10 € -
Solar Secrets (LP)
2013ko IrailaLP
Agortuta -
Solar Secrets
2013ko AbuztuaCD
10 € -
Dreaming of the Rise and Fall of Ziggy Stardust
2012ko AbenduaCD
10 € -
CAPSULA-LP
2012ko IrailaLP
14 € -
YUDOKA-LP
2012ko IrailaLP
14 € -
SUBLIME-LP
2012ko IrailaLP
14 € -
Capsula
2012ko MaiatzaCD
10 € -
Yudoka
2012ko MaiatzaCD
10 € -
Sublime
2012ko MaiatzaCD
10 €