#1

10 

 

Jazz hirukotearen formatuan, gitarra eta Hammond organoaren doinuak dira nagusi lan honetan, izan ere, Hammond organoak berak betetzen ditu baxuaren hotsak, taldearen kategoria laukote batera goratuz. Horrenbestez, berrogeita hamar eta hirurogeigarren urteetan Jazzaren munduaren baitan musika tresna hori gaitu eta biziberritu zuten Jimmy Smith, Larry Young, Larry Goldings eta Brother Jack Mcduff bezalako izar handien zuzeneko oinordekoa dugu hirukote hau. Aipatutako oroitzapen lauso horietatik haratago, euskal hirukote honek esperimentazioan eta inprobisatzeko espiritu agerikoan oinarritutako jatorrizko gaien errepertorio oparoa eskaintzen digu lan honetan, aipatu eraginak gainditu eta gaurkotasun-kutsu handia ematen baitie gai guztiei.

Disko mota: CD
Argitaratze data: 2015/10/22
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com