10 Trio Piano, Biolin eta Akordeoirako

10 

Senperenak egindako diskoek elkarren artean ezberdintasun handiak dituzte (zein aukeratzen dugun, pop musikatik, bluesetik, klasikotik, jazzetik edo musika tradizionaletik gertuago aurkituko dugu Senperena), eta orain aurkezten dugun Senperenaren lan berri hau ez da salbuespena.

 Zinemarako egindako musikak eta beste hainbat artistaren diskoetan egindako orkestrarako moldaketek ganbara musikan murgiltzera eraman dute Senperena. Diskoaren izenburuak dioen bezala, piano, biolin eta akordeoi hirukoterako sorturiko hamar pieza instrumental sortu ditu Senperenak, zeinetan doinuak hartzen duen protagonismoa eta hiru tresnen arteko elkarrizketa musika klasikora hurbiltzen den, hala tinbreetan nola musikaren hizkuntzan. Inspirazioak (eta lanak, noski) jotako diskoa da, batetik edertasun itzelezko pieza liriko eta malenkoniatsuak ditu, eta bestetik, sorkuntza abstraktu eta pittin bat artegagarriak. Erritmo eta armonia ezberdinak izan arren, pieza bakoitzak kantuaren egitura du, eta trio klasikoan biolontxeloak jokatzen duen rola akordeoiak hartzen du, konposizioei izaera herrikoiagoa emanez. Diskoak aurrera egin ahala entzulearen belarriak are tenteago, are zabalago, are erneago jartzen dira xehetasun guztiak harrapatu nahian, eta entzunaldia esperientzia gozagarri bilakatzen da.

 

Joserra Senperenak konposatu ditu pieza guztiak, baina hirukote formatuan grabatu ditu, beste bi musikari bikainen laguntzaz, biak Krater Ensemble musika garaikideko orkestrako partaideak. Xabier Gil biolin jotzailea Euskadiko Orkestra Sinfonikoko bakarlaria da, eta Lyongo Orkestra Nazionalarekin zein Toulouseko Capitoleko Orkestrarekin kolaboratu ohi du. Naiara de la Puente akordeoi jotzaileak nazioarteko hainbat sari irabazi ditu eta Felix Ibarrondo, Ramon Lazkano edota Gabriel Erkoreka bezalako konpositore garaikideekin egin du lan.

 

 

Disko mota: CD
Argitaratze data: 2012/11/16
Artista bereko diskak
Agortuta
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com