Xahu
Xahu laukoteak, bere izenak ondo dion lez, purutasun osoz maite du jazz musika eta hala egiten dio omen. Aske, fin eta beraien arteko konplizitate goxoenean aritzen da beti, bai entseiuetan baita han eta hemen ematen dituzten zueneko emanaldietan. Jazz inprobisatzaile handien modura etorkizunak ekarriko duenaren beldurrik gabe, naturaltasun eta freskotasun osoz dihardute eta estreinako disko bikaina argitaratu dute.
Azken urteetan elkarlanean, etengabe entseiatuz eta zuzenean joaz (2018 eta 2019an Haceria Jazz Club-en etxeko talde bezala aritu izan ziren) pixkanaka eraiki duten izaki musikal hori azkenik disko batetan gauzatu da.