Trezz

Trezz, lau hizki, hitz xinplea. Tres, hiru, taldeko partaide kopura bezala eta horrenbeste maite duten jazz-aren “zz” horrek bat egiten dute hitz bakar batetan, nolabait ezaguna eta era berean milaka interpretazio berri eta ezberdinei irekia. Halakoxea baita disko aparta hau eskaintzen diguten Luismi Segurado piano jolea, Dario Guibert kontrabaxu jolea eta Mikel Urretagoiena bateriak osatzen duten talde honen izaera berezia. Trezz, hiru partaideen gustu, gogoeta eta kuriostasunaren elkartze gunea bilakatu da. Jazz musika dute ardatz baina haratago begira eta hip-hop, rock edota tangoaren bidezidorretan galtzeko prest dira beti. Lusimiren pianoari darion nota emari garden eta bukaezin horren gidaritzapean, Dario eta Mikelek jakituriaz beteriko  egitura erritmikoa sendo eta erosoa eskaintzen dute ñabardura txikienei erreparatuz beti.

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com