THE NEW JAZZ COLLECTIVE, Ziudadelan
Iturria: | Pamplona Cultura |
Eguna: | 2021/07/08 |
Uztaileko ostegunetan, arratsaldeko 8etatik aurrera, jazz doinuez eta melodiez blaitzeko aukera izanen dugu Ziudadelan, jazz klasikoenetik hasi eta egungo jazzaren abangoardia sortzailera; kubatar jazza, funka, swinga, jazz-rocka, musika brasildarra eta latin-jazza bezalako estiloetan inspiratutako konposizioak ahantzi gabe. Uztailaren 8an The New Jazz Collective entzuteko parada izanen dugu. Sarrera librea lekuak bete arte.
Talde berri bertakoa/nazionala. Jatorrizko konposizioak. Soinu berri
eta abangoardistak, taldearen eraketa originalagatik, uztartzen baita
haize metalaren tinbrika tradizio afroamerikarraren erritmo eta
harmoniekin. Proiektu musikal honek Espainiako musika eszenako
erreferentziazko musikarietako batzuk biltzen ditu bere baitan.
Proposamen fresko eta modernoa, abangoardia sortzailea egungo jazzaren
alderdi dibertigarrienarekin uztartzen duena.
Juan De Diegok eta
Marco Bellizzik hamarkada bat baino gehiago daramate Nafarroako Goi
Mailako Kontserbatorioan irakasle lanetan. De Diegoren tronpetari eta
Bellizziren tronboiari Fredi Pelaez musikari gipuzkoarraren hammond
organoa eta Donostian bizi den Hilario Rodeiro musikari galiziarraren
bateria gehitzen zaizkie; elkarrekin The New Jazz Collective taldea
osatzen dut