Rafael Santana Trio

Santanderren jaiotakoa, Rafa Santana bildu da pianoz osatutako hirukotearen tradiziora. Esparru horretan berritasunaren ekarpena egiten dio, nola interpretazioaren hala konposaketaren esparruan. Teknika bikain menderatzen duelako eta hunkiarazten duelako, esan dezagun Rafa Santanak piano jotzaile gisa eta jazz musikaren inprobisatzaile gisa interpretatzeko duen gaitasuna dagoela bere proposamenaren oinarrian.
Juanma Urriza bateria jotzailearekin eta Javier Mayor kontrabaxu jotzailearekin batean grabatua du bere lehen diskoa eta gauzatzeko garaian, besteak beste,  Iñaki Salvador eta Julen Izarra moduko musikariek hartu dute parte.
Entzun : Ad bedul
mp3

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com