You are here: Home Artists Matias Kaplun Quartet

Matias Kaplun Quartet

Etorkizun handiko gitarrista da Matias Kaplun jazz generoan. Madrilgo Musika Sortzailea Ikastetxean  oinarrizko ikasketak egin ondoren, 2010ean Bruselako Koningklijk Conservatorium van Brussels KCB ikastegian hartu zuten eta goi mailako graduatua lortu zuen han. Garai hartako proiektuen artean aipagarria da funk rock estiloko Stidentopolis power hirukotea, jazzaren mintzaira uztartu baitzuen funk, rock eta brasildar musikarekin. Era berean, aipagarria da Emma Shaka abeslariarekin osatu zuen jazz bikotea.

2016an Buenos Aires hirira joan zen eta guztiz murgildu zen hiriko jazz mundu aberatsean, hainbat proiektutan esku hartu zuen. Besteak beste, Jim Hall gitarristari eta haren jazz modernoko hirukoteari –Johny One Note Trio– omen egiteko proiektuaren –Hemispheres Quartet – buruan jardun zuen,. Gainera “Kaplun-Brenner Duo” jazz bikotea osatu zuen Barbara Brenner abeslari handiarekin, eta urte bereko irailean bira bat egin zuten elkarrekin.

2017an Belgikara eramango zuten Jim Halli omen egiteko proiektua; Bruselako Brussels Jazz Weekend jaialdian parte hartu eta areto ezagunenetan jo zuen.

Azkenik, urte hartako urrian, Matias Kaplun Quartet (MK4)” taldea osatu zuen eurek sortutako gaiak eskaintzeko. Buenos Aires hiriko hainbat aretotan beste hainbeste emanaldi eskaini eta gero "Rio" goiburuko albuma grabatu zuen abenduan, Uptown Studios estudioetan. 2018an Bilbon hartu zuen bizitokia.

Disks: