You are here: Home Artists Malatu Newspaper Library Malatu taldeak kontzertu bira egingo du Londresen

Malatu taldeak kontzertu bira egingo du Londresen

Hiru kontzertu eskainiko dituzte Londresen, apirilaren 8tik 12ra bitartean. London Basque Society-ren laguntzarekin antolatu dute bira.


Iturria: Goiena
Eguna: 2012/04/03

 Irati Goitia

 

 

Malatu taldeak hainbat kontzertu eskainiko ditu Londreseko zenbait lokaletan apirilaren 8tik 12ra bitartean. Mikel Gartzia taldeko gitarra eta  konposatzaileak esan digu: "Abentura bat izango da guretzat, izan ere, ez gara inoiz Euskal Herritik irten. Sarri zaila izaten da euskaraz abestuta kanpora irtetea. Gogotsu daude kontzertuak eskaintzeko".

Bira, Londresen 

London Basque Society-ren laguntzarekin antolatu dute bira. Lehen emanaldia apirilaren 8an izango da Oxford House antzokian, egun horretan ospatzen den Aberri Egunaren arira. Hurrengo egunean, apirilaren 9an, eskainiko dute bigarren emanaldia Gallery Cafen. Hirugarren eta azken kontzertua apirilaren 12an izango da Waterline pub-ean.