Maite Larburu
Maite Larburu musikari bidaiaria da. Biolin jole klasiko nomada, ogibidez. Euskal Herrian Neighbor taldearen kantugile eta gidari egin zen ezagun. Baina oraingoan proiektu propio eta berria dakar. Maleta, aireportu eta trenbidez josiriko mikrokosmos batera egingo dugu jauzi. Larbururen estiloa eklektikoa da. Hots-jostun bat izan nahi du. Ahotsa, biolina, gitarra klasikoa zein elektrikoa, ukelelea, sruti boxa…ditu osagai.
Kazetarien hitzetan, "Maite Larbururen musika konplexua eta gertukoa da, pasionala eta abegikorra, originaltasun eta koherentziaz josia". Amsterdamen sortu zuen Neighbor taldearekin, Larburuk, bi lan kaleratu ditu: ura patrikan eta Hau. Herbehereetatik Euskal Herriraino gerturatu duen bidaia du oraingoan inspirazio iturri: Maite Larbururen lehendabiziko bakarkako lana da Hezurren azpian.
Disks:
-
Hezur Azpian
March 2019CD
10 € -
HAU - LP + CD
December 2016CD eta LP
14 € -
Ura patrikan
October 2013CD
10 €