Lurpekariak
free jazz eta sunpriñua? artzai kantuak eta inprobisazio askea?
Euskal herri musika eta pentsamoldearen mamian oinarritutako ariketak; hirukote bikoitz honek soinu-gune eta ehundura aberatsak sortzeko aukera ematen du; Talde inprobisazioa akuilu gisa, musika norabide anitzetan ibiltzeko. Erro sakondun batbateko musika.
Ion Celestino (Tronpeta), Nerea Erbiti (Ahotsa) Ander García (Kontrabaxua), Javier Callén (Kontrabaxua) Daniel Lizarraga (Bateria) eta Israel Tubillejak (Bateria) osatzen dute LURPEKARIAK