LARREPETIT
Badira hogei bat urte Igor, Gile eta Aritza musika jotzeko hirukote bezala lehenengoz elkartu zirela. Aretan izan zen. Igorren etxeko musika gelako pianoaren inguruan bateria eta baxuaren anplifikadorea atondu, eta arratsaldeak ematen zituzten Igorrek idatzitako abestiak soinu naturalez janzten.
Hala, kanta haiek xehetasunez aztertuz, eta entsegurako gelaren epeltasunean sortu zen argitaratzera heldu ez zen Smog izeneko maketa, ordutik hiru musikari horientzat erreferente bezala markatuta geratu zen grabazioa.
Bat-batean, apurka-apurka, halabeharrak entsegu haiek denboran gero eta sakabanatuago izan zitezen ekarri zuen. Baten bat musikari lotuago, eta besteren bat musikaren girotik aldenduago ibili da azken urte hauetan, baina bizitzak buelta asko ematen ditu, eta kasu hau ere horren adibide garbia da.